wrapper

Oharrak

Soreasuko sormen gunea, kultur azpiegitura berria, ezagutzeko aukera izan dute herritarrek

Soreasuko sormen gunea, kultur azpiegitura berria, ezagutzeko aukera izan dute herritarrek

Gaur, apirilak 6, Soreasuko sormen gunea ezagutzeko aukera dute herritarrek. Lehen bisita 12:30etan izan da eta 70 bat herritar izan dira ekain aldera abian jarriko den azpiegitura berria ezagutzen. Azpiegitura hau egokitzeko milioi bateko inbertsioa egin du Udalak.

Gehiago irakurri
Lasaoko bidegorriaren lotura egiteko obrak esleitu dira eta apirilaren bukaeran hasiko dituzte obrak

Lasaoko bidegorriaren lotura egiteko obrak esleitu dira eta apirilaren bukaeran hasiko dituzte obrak

Azpeitia Zestoa oinez zein bizikletaz lotzeko Lasaora arteko bidegorriaren eta handik Iraetara arteko bideberdearen arteko lotura errepide azpitik egiteko lotura serugu eta egokia egiteko hitzarmena sinatu zen iazko urtearen bukaeran. Eusko Trenbide Sareak egin du obrak esleitzeko lehiaketa publikoa eta Altuna y Uria enpresari esleitu dizkio lanak. Apirilaren bukaeran hasiko direla obrak aurreratu dute; 62.653 euroko aurrekontua ( + BEZ) eta hiru hilabeteko epea dute bukatzeko.

Gehiago irakurri
Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko tramiteak aurrera doaz

Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko tramiteak aurrera doaz

Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko 48 etxebizitza eraikitzeko tramiteak ondo bidean doaz, eta Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 9an aurkeztu zuen Udalean oinarrizko proiektua. Azpeitiko Udalak proposamena aztertu du eta hainbat hobekuntza proposatu ditu. Exekuzio proiektua oso aurreratuta badago ere, oraindik azken zuzenketan aztertzen ari dira eta oinarrizko proiektuaren gaineko aldaketak egin ahal dira.

Gehiago irakurri
Molde berriko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatzeko 20 lagunek eman zuten izena, atzoko aurkezpenean

Molde berriko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatzeko 20 lagunek eman zuten izena, atzoko aurkezpenean

Atzo egin zen molde berriko etxebizitzen inguruan egin nahi den 'Azpeitia, elkarrekin bizi!' prozesua azaldu eta eredu berriko etxebizitzak ezagutzeko bilera. 50 lagunetik gora elkartu ziren bilerara, eta herritarrek interesa azaldu zuten abiatzear den proiektuan parte hartzeko. Hala, bilera bukatzean, 20 lagunetik gorak eman zuten izena prozesuan parte hartzeko. 

Gehiago irakurri
Gaikako bilketak 22 puntu egin zuen gora 2017tik 2018ra Azpeitian

Gaikako bilketak 22 puntu egin zuen gora 2017tik 2018ra Azpeitian

Urola erdiko Mankomunitatearentzat urte garrantzitsua izan da 2018a. Herriz herri, udalek eta mankomunitateak adostuta bilketa sistema guztiak aldatzeko prozesua bukatu da, eta horrek hondakin bilketan aurrerapauso handia ekarri du. "Martxoan bukatu genuen sisteman aldatzeko prozesua, ondoren produktore handien bilketa jarri genuen martxan, eta azkenik industriaguneetan gaikako bilketa jarri genuen martxan. Aurrerapauso handiak eman ditugu, eta hori emaizatn nabari da. Hala, 2017an gaina %58a biltzetik %68a biltzera pasatu da mankomunitatea", adierazi du Aitor Bereziartua Mankomunitateko Lehendakariak. Azpeitiak saltoa handia izan da 2018an, %47 gaika biltzetik %69 jasotzera pasatu baita. 

Gehiago irakurri
2019ko kultur sortzaile berrientzako bekak eskatzeko epea zabalik da apirilaren 12a arte

2019ko kultur sortzaile berrientzako bekak eskatzeko epea zabalik da apirilaren 12a arte

Laugarren urtez jarraian, kultur sortzaile berriak bultzatzeko, laguntzeko eta sortzeko beka abian da. Apirilaren 12a bitartean aurkez daitezke proiektuak Azpeitiko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan. Aurten, 12.000€ko diru poltsa jarri du Udalak. 

Gehiago irakurri
Adierazpen Instituzionala

Adierazpen Instituzionala

Azpeitiko Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta adostutako Adierazpen Instituzionala. 

Gehiago irakurri

Eraikin handiagoa, berritua eta jasangarriagoa

35 urte dira udal igerilekua ireki zenetik. Eraikinak azken urteotan aldaketa handiak izan ditu, kanpotik eta barrutik. 2015etik hona, handitu egin da, itxura berritu, eta energia berriztagarriak ezarrita, lehen baino jasangarriagoa da eraikina.

Gehiago irakurri
Karnabal ikusgarriak

Karnabal ikusgarriak

Karnabal ikusgarriak izan dira aurtengoak. Eguraldi ezin hobea izan da asteburu luze osoan, eta ostiraletik hasi eta atzo bitartean, izan da zer ikusia kaleetan. Pozik da Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburua karnabalek eman dutenekin: "Ostiraletik hasi eta atzo bitartean jende mordoa ibili da kalean, eta jende izugarri ibili da elegante jantzita eta mozorrotuta. Benetan ikusgarria izan da. Gainera, festetako ohiko normaltasuna izan da egun hauetan", adierazi du. 

Gehiago irakurri
Molde berriko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatuko du Udalak

Molde berriko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatuko du Udalak

Etxebizitza komunitarioak, kooperatiboak... hamaika eredutako etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertu, parte hartzaileen artean adostu eta egitea da helburua. 'Azpeitia, elkarrekin bizi' prozesuan parte hartuko duten herritarrek adostutako hori ahalik eta eperik motzenean abian jartzeko konpromisoa du Udalak. Lehen bilera irekia martxoaren 26an, 19:00etan Sanagustin kulturgunean izango da. Bertan, egitasmoaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Euskal Herriko zein munduko hainbat eredu ezagutzeko aukera izango da. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information