wrapper

Kiroldegiko jolaserako gunea irekita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Kiroldegiko jolaserako gunea irekita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Haur txikiek jolastu ahal izateko, estalitako gune bat egokitu zuen iaz udalak kiroldegian. Balorazio oso ona izan du zerbitzuak, eta aurten ere zabalik egongo da. Asteburuetan eta jaiegunetan irekiko dute: larunbatetan eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara, eta jaiegunetan, 11:00etatik 12:30era.

Gehiago irakurri
Landa auzoetan zaintza lanetan aritzen direnak ere, auzo-taxi programako onuradun

Landa auzoetan zaintza lanetan aritzen direnak ere, auzo-taxi programako onuradun

Auzo-taxi programako onuradun izateko, orain arte ezinbesteko baldintza zen herriko auzo jakin batzuetan (Aratz-Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñatz bidea eta Urrestilla) erroldatuta egotea. Aurrerantzean, auzo horietan premia bereziak dituzten pertsonak zaintzen lan egiten dutenek ere izango dute aukera, bai eta gizartze zerbitzuen sailetik eratorritako kasuek ere.

Gehiago irakurri
Bi eguneko jaialdia, tubaren bueltan

Bi eguneko jaialdia, tubaren bueltan

Tempo di Divertimento leloa izango du 13. Tuba jaialdiak. Ostiralean eta larunbatean izango da, eta hainbat ekintza antolatu dituzte tubaz gozatzeko.

Gehiago irakurri
Badon* lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan

Badon* lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan

Azaroaren 2an hasiko da Euskal Antzerki Topaketen 41. edizioa, eta azaroaren 23ra artean, dozena bat emanaldi baino gehiago ikusteko aukera izango da. Azpeitiko Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean eta kalean izango dira emanaldiak. Konpainia profesionalen nahiz talde amateurren lanek osatuko dute egitaraua; horrez gain, aurten garrantzi berezia emango zaio eskola antzerkiari.

Gehiago irakurri
Behobia-Donostia lasterketara autobusez joateko aukera

Behobia-Donostia lasterketara autobusez joateko aukera

Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko Udalak korrikalariak Behobiako irteerara eramateko. Hau da, joaneko zerbitzua bakarrik izango da, eta itzulera norbere kontu izango da.

Autobusean joan nahi dutenek igerilekuan eman behar dute izena. 55 laguntzentzat egongo da tokia, eta 6 euro ordaindu beharko da. Lasterketaren egunean, 7:30ean aterako da autobusa, anbulatoriotik.

Gehiago irakurri
Udalak autobusa antolatu du azaroaren 4ko manifestaziorako

Udalak autobusa antolatu du azaroaren 4ko manifestaziorako

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiaren aurrean, euskalgintzak manifestazioa antolatu du azaroaren 4rako. Bilbon izango da, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalek, Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Euskararen Aldeko Lanak Zestoan elkarteak autobusa antolatu dute hara joateko. Azpeititik 15:15ean aterako da autobusa, anbulatorio aurretik, eta 5 euro ordaindu beharko da. Txartelak Sanagustin kulturgunean daude salgai.

Gehiago irakurri
Adierazpen Instituzionala: euskara lehenesten jarraituko du Azpeitiko Udalak

Adierazpen Instituzionala: euskara lehenesten jarraituko du Azpeitiko Udalak

Herenegun jakin genuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin dituela Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu. Udal Legea garatzen du dekretuak, eta hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak uztailean Udal Legeari buruz emandako epaiaren ostean, Dekretuaren aurka egin du Auzitegi Nagusiak. Epai hauek euskararen ofizialtasunabera ere zalantzan jartzen dute, askotan Udal Legeak arautzen ez dituenak ereaurreikusiz, modu prebentiboan. Horregatik, Azpeitiko Udalean ordezkaritza duten bi alderdien honako adierazpena adostu dute. 

Gehiago irakurri
Hasi dira Perretxikoa eraisteko lanak

Hasi dira Perretxikoa eraisteko lanak

Jose Artetxe kalean dagoen Perretxikoa bezala ezaguna den eraikina eraisteko lanak hasi ditu udalak. Atzotik eraikinaren ondoan egokitutako aparkalekua itxita dago, ingurua hesituta dagoelako eta eraiste lanak hasiko dituzte laster. Lanak Altuna y Uria enpresak egingo ditu eta 86.104,60€ko aurrekontua du. Hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da eta denbora horretan ingurua ez da erabilgarri egongo. 

Eraikina eraitsitakoan, behin-behinean eta etorkizuneko adinekoentzako zentroa egin bitartean aparkalekua izaten jarraituko du. 

Gehiago irakurri
Bularreko minbiziaren aurka bat eginda

Bularreko minbiziaren aurka bat eginda

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Mundu Eguna da eta Azpeitiko Udalak eta Osasun Ibilbideak programak bat egin nahi izan dute egun horrekin. Udalak lazo arrosa jarri du udaletxeko balkoian gaixotasuna pasatzen ari diren azpeitiarrei bere elkartasuna adierazteko. Osasun Ibilbideak egitasmoak, berriz, mugimendua osasuna dela aldarrikatzeko kideek astean bitan egiten duten ibilaldietako bat aprobetxatu du ospakizunarekin bat egiteko eta jarduera arrosaz janzteko.


Asteari bukaera emateko. datorren larunbatean, urriak 21, Azpeitiko I. Zumbatoi-Solidarioa antolatu da, eta bildutako dirua Azpeitiko Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat izango da.

I. Zumbatoi-Solidarioa(urriak 21) / Urola ikastolako gune-estalia

• 17:00-17:45 Zumba-familian (6-11 urte)
• 18:00-20:00 Zumbatoia (12 urtetik gorakoentzat)

Gehiago irakurri
Psikologo zerbitzu berria, azpeitiarren ongizate emozionala hobetzeko

Psikologo zerbitzu berria, azpeitiarren ongizate emozionala hobetzeko

Gizarte zerbitzuen lokalean, zerbitzu berri eta berritzaile bat jarri du martxan Azpeitiko Udalak: psikologo zerbitzua. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Nagore Alkorta alkateak esan du kezka batetik etorritako zerbitzua dela. “Udaleko gizarte zerbitzuetako gizarte langileek eta anbulatoriokoek ikusten zuten ondoez emozionala duten azpeitiarren kopurua handitzen ari dela, gero eta antsietate, larritasun eta bakardade arazo gehiago daudela, batik bat COVID-19aren pandemiaz geroztik”.

Gehiago irakurri