wrapper

Aurtengo erronka: errenta aitorpenen erdiak euskaraz izatea

Aurtengo erronka: errenta aitorpenen erdiak euskaraz izatea

Gaur hasi da errenta aitorpena egiteko kanpaina Gipuzkoan, eta, ohi bezala, Uemarekin elkarlanean, Azpeitiko Udalak aitorpenak euskaraz egitera bultzatu nahi ditu herritarrak. Erronka bat ere bota du: egiten diren aitorpenen erdiak euskaraz izatea lortzea. Iaz, 8.320 herritarrek egin zuten errenta aitorpena, eta horietatik %46,2 izan ziren euskaraz.

Gehiago irakurri
Trasteleku komunitarioei buruzko bilera egingo du udalak Alde Zaharreko bizilagunekin

Trasteleku komunitarioei buruzko bilera egingo du udalak Alde Zaharreko bizilagunekin

Alde Zaharreko etxeen ezaugarriak direla-eta (portal txikiak, igogailu falta), espazio arazoak izan ohi dituzte bizilagunek bolumen handiko materialak gordetzeko. Egoera horri irtenbide bat eman nahian, trasteleku komunitarioak sortzeko ideia darabil esku artean Azpeitiko Udalak.

Gehiago irakurri
Ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean

Ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean

Karmelo Etxegaraira doazen umeek segurtasun handiagoa izan dezaten eta autobusek espazio gehiago, ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean. Aldaketari esker, autobusak eraikinaren sarreran gelditu ahal izango dira, eta haurrek ez dute errepidea gurutzatu beharrik izango.

Gehiago irakurri
Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez

Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez

Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian; horrez gain, apirilaren 11tik 21era arte, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean.

Gehiago irakurri
Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak

Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak

Azpeitiko Udalak lanaldi osoko hiru lanposturen eskaintzak egin ditu: energia bulegoko arduraduna, Ekoetxeko ingurumen hezitzailea eta turismo bulegoko harreragilea behar ditu. Interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena: apirilaren 7ra arteko epea egongo da ingurumen hezitzaile eta turismo bulegoko harreragile lanpostuen eskaintzetan eta apirilaren 14ra artekoa energia bulegoko arduradun lanpostuan.

Gehiago irakurri
Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere

Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere

Herriko haurrek toki estali eta goxo batean jolasteko aukera izan dezaten, Aste Santuan ere irekita egongo da kiroldegiko Familia Txokoa. Bihartik astelehenera, goizez bakarrik zabalduko dute: 11:00etatik 12:30era. Pazko astean, datorren asteartetik ostiralera, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da ordutegia. Apirilaren 6an eta 7an (larunbata eta igandea), eguerdian ez dute itxiko, eta 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik.

Gehiago irakurri
Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa

Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa

Aste Santuko egunetan Azpeitia ezagutzera etortzen diren bisitariei arreta eman ahal izateko, gaurtik datorren astelehenera arte irekita egongo da turismo bulegoa. Basazabalen dago bulegoa, eta honako ordutegia izango du: gaurtik asteazkenera, 10:00etatik 14:00etara; ostegunetik astelehenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Gehiago irakurri
Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai

Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira apirilaren 21ean. Azpeitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean, mahaietan egon beharko duten herritarrak aukeratzeko zozketa egiteko. Herritarrek dagoeneko kontsulta dezakete mahaian egotea tokatu zaien edo ez. Horretarako, azpeitia.udalak.eus gunera jo behar dute, eta, bertan, dagokion lekuan, nortasun agiriaren zenbakia idatzi.

Gehiago irakurri
Hainbat mozketa, film baten grabaketagatik

Hainbat mozketa, film baten grabaketagatik

Burdinbideari buruzko Muga filma grabatzen arituko dira bihar Azpeitian, eta lan horiek eragina izango dute trafikoan. Urola kalean, 01:00etik 05:00etara, bost minutuka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, eta hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte. Argindarra ere moztu egingo dute ordutegi horretan. GI-361 errepidean ere bost minutuko etenak egingo dituzte trafikoan, AVIA gasolindegitik Burdinbidearen Euskal Museoaren parera arte.

Gehiago irakurri
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean

Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte, baina igerilekuan jarriko dute bihartik aurrera. Udaletxeak baino ordutegi zabalagoa du igerilekuak eta jaiegunetan ere irekita egoten da. Gailua tokiz aldatuta, tramite horiek egiteko erraztasun gehiago eman nahi zaizkie herritarrei.

Gehiago irakurri