wrapper

Oharrak

Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da

Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da

Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase honetan 67 etxebizitza eraikiko dira 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi: "Aurreko agintaldian, iazko udaberrian, babestutako etxebizitzen eskaintza egin zenean, azkarrago edo motelago garatuko zen plan bat aurkeztu genuen. Lehen faseko etxebizitza guztiak esleitu dira, eta oraindik ere etxebizitza beharra duten herritar ugari gelditu dira itxaron zerrendan. Pausoak beharren arabera emango zirela esan genuen, eta horregatik jarri dugu bigarren fasea abian", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak.

Gehiago irakurri
Kultur sorkuntza beka jasota, bost sormen prozesu abian dira Soreasuko Dinamoan

Kultur sorkuntza beka jasota, bost sormen prozesu abian dira Soreasuko Dinamoan

Bost proiektuk jaso dute 2019ko Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean sortutako Sorkuntza Beka. Proiektuak abian dira, eta sormen prozesuek emandako emaitza batzuk laster izango dira ikusgai. Eneritz Albizu Kultura Batzordeburuarentzat "pozgarria" da beketara urtez urte sortzaile berriak aurkeztea. Aurten, guztira 11 proiektu aurkeztu dira; udaletxeko hiru kidek eta Kultur Mahaiko beste hiru kidek osatutako epaimahaiak 12.000 euroak bost proiektu horiei ematea erabaki dute. 

Gehiago irakurri
Eskola kirolaren ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko prest

Eskola kirolaren ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko prest

Pasa den larunbatean, Soreasu antzokian, 'Eskola Kirola herri hezitzaile ikuspegitik' jardunaldien baitan, eskola kirolaren inguruan hausnartzen aritu ziren guraso, hezitzaile, aditu eta arituak. 50 bat lagun elkartu ziren jardunaldien bueltan, eta "goiz emankorra" izan zen antolatzaileen hitzetan. 

Gehiago irakurri
Plax! bikote eta sexu aholkularitza zerbitzua abian da

Plax! bikote eta sexu aholkularitza zerbitzua abian da

Duela zenbait urtetatik bikote zein sexu aholkularitza zerbitzua eskaintzeko zerbitzua du Udalak. Hala, ikasturte berria hastearekin bat berriro abian hasi da. Dagoeneko egin daitezke kontsultak. 

Gehiago irakurri
Euskaraz doan ikasteko aukera eskainiko du, aurtengo ikasturtean ere,  Udal Euskaltegiak

Euskaraz doan ikasteko aukera eskainiko du, aurtengo ikasturtean ere, Udal Euskaltegiak

Udal Euskaltegiak ikasturte berrian euskara ikasteko saioak prest ditu. Hala, irailaren 20ra arte izena emateko matrikulazio epea zabalik dute euskaraz ikasi edo maila hobetu nahi duten herritarrek. Duela zenbait urte abian jarritako beka sistemaren bidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitiko Udal Euskaltegian. “Euskaraz ez dakiten edo maila hobetu nahi duten herritarrak animatu nahi ditugu euskaltegira. Izan ere, herrian integratzeko eta gozatzeko aukerak irekiko zaizkie euskarari esker. Lagunarterako aukerak, lan aukerak, hainbat kultur adierazpenez gozatzeko aukerak… benetan leiho berri bat irekiko zaie, eta ezagutzen ez zuten mundu baten parte izango dira”, adierazi du Eneritz Albizu Euskara batzordeburuak.

Euskaraz jakin arren, hobetu edo tituluren bat atera nahi dutenentzat, euskaraz ikasten hasiak direnentzat, lehen urratsak eman nahi dituztenentzat.... denentzat eta denetariko ikastaroak antolatuko dira aurtengorako ere. Maila guztietako ikastaroak, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak ateratzeko aukera ere eskaintzen da. Goiz, arrats zein gauez eskaintza zabala egiten da euskaraz ikasteko. Aurreko ikasturtean adibidez, 121pertsona ibili ziren Udal Euskaltegian euskara ikasten eta 12 talde osatu ziren; maila desberdinetako hamar talde urritik ekainera bitartean eta bi talde udan.


“Dagoeneko Hezkuntza Sailak ez du EGA azterketarako deialdirik egingo, baina argitu nahi dugu C1 maila dela EGA azterketaren baliokidea, eta maila horretako titulua ateratzeko bi deialdi izango direla”, zehaztu du Olatz Zabaletak, Udal Euskaltegiko zuzendariak. Azterketak izango dira, eta aukera paregabea dute herritarrek euskaltegian azterketa horietarako trebatzeko.

EUSKARAZ IKASTEA, DOAKOA
Duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitian: "Badakigu konpromisoa eskatzen duela euskara ikasteak, eta bidea apurka egin behar dela. Horregatik, erraztasunak ematen saiatzen gara udaletik. Aurten ere, euskara ikasi nahi duten guztiek, maila guztietan, izango dute aukera doan euskalduntzeko, gutxiengo asistentzia bat betez gero. Euskara ikasteko bidean, herritarren ondoan egongo gara beti”, azpimarratu du Albizuk.

Gehiago irakurri
Enparan Dorretxe aurrea eta zubia oinezkotzeko obrak hasiko dira datorren astean

Enparan Dorretxe aurrea eta zubia oinezkotzeko obrak hasiko dira datorren astean

Datorren astean ekingo diote Enparan Dorretxe aurrea eta ondoko zubia oinezkotzeko lanei. Obra horiek direla eta, aldaketak izango dira zubian: ibilgailuentzako sarrera Perez Arregi plazatik egokituko da obrak irauten duten bitartean, oinezkoentzat, aldika itxita izango da pasoa. 

Gehiago irakurri
Eskola kirola Herri Hezitzaile ikuspegitik lantzeko jardunaldia izango da irailaren 14an

Eskola kirola Herri Hezitzaile ikuspegitik lantzeko jardunaldia izango da irailaren 14an

Duela bi urtetik, Azpeitia Herri Hezitzailea ekimenaren baitan, balioen hezkuntzan sakontzea helburu duen filosofia herrian txertatzeko helburuarekin ari dira hainbat eragile lanean.

Ekimen hori herriko ikastetxeak, udala eta herrigintzako eragileak barnebiltzen dituen hezkuntza proiektua da: "Lan horretan, pasa den urtean, herri mailako diagnostiko bat burutu genuen, gaur egun, balioen hezkuntzan ditugun indargune eta ahulguneen inguruko hausnarketa konpartitua egin genuen. Diagnostiko hartan hainbat erronka jaso genituen, eta horietako bati helduko diogu irailaren 14an", adierazi du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Gehiago irakurri
Igerilekuko gimnasio gela handitu du Udalak

Igerilekuko gimnasio gela handitu du Udalak

Uda sasoia aprobetxatuz hainbat aldaketa egin ditu Azpeitiko Udalak igerilekuan. Hala, gimnasioan epe labur edo ertainean izan zitekeen gainkarga ekiditeko handitu egin da eta bigarren solairuko gela bat ere egokitu egin da jarduera jakin batzuetarako.

Gehiago irakurri
Giro onean joan dira festak

Giro onean joan dira festak

Bukatu dira festak Azpeitian eta balorazioa egiteko unea da: "Festak ondo joan dira, santietan hasi eta saninazioak bukatu bitartean ekitaldi jendetsuak izan dira herrian. Jende ugari ibili da kalean eta gustura gaude jendetzak hartuagatik ez delako ohiko arazoez gain beste ezer gertatu", adierazi du Mikel Odriozola zinegotziak. 

Gehiago irakurri
Baserritarren Eguna, irudietan

Baserritarren Eguna, irudietan

Atzo, uztailak 25, osteguna, Baserritarren Eguna izan zen Azpeitian. Pilota partidak, gazta eta sagardo lehiaketa, ganadu feria... denetik izan zen plazaren inguruan. Ikusi argazki bilduma

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information