wrapper

Oharrak

Aurrera doaz etxebizitza beharrari erantzuteko abian diren babestutako etxeak eraikitzeko proiektuak

Aurrera doaz etxebizitza beharrari erantzuteko abian diren babestutako etxeak eraikitzeko proiektuak

Azpeitiko Udalak herrian dagoen etxebizitza beharrari erantzuteko helburuarekin babestutako etxebizitzen hainbat prozedura abian ditu. Atzoko plenoan, pauso garrantzitsua eman zen esklabetako eraikineko alokairu sozialerako 48 etxebizitzak eraikitzeko prozeduran zein Bustinzuriko Errebaleko eta Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko etxebizitzenean. Gehiago irakurri
Hasi dira anbulatorioko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko obrak

Hasi dira anbulatorioko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko obrak

Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko obrak egiten hasiak dira, eta martxa onean doaz. Gehiago irakurri
Alberdieneako urbanizazio lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan

Alberdieneako urbanizazio lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan

Astelehenetik aurrera, Alberdienean egiten ari diren etxebizitzen inguruko urbanizazio lanak egiten hasiko dira, eta hainbat aldaketa eragingo ditu. Hala, astelehenetik aurrera Arzubiko zubitik Artetxera arteko pasoa oinezkoentzako soilik izango da; hau da, ibilgailuentzako itxita izango da. Gainera obrek irauten duten bitartean baliteke egunen batean edo bestean oinezkoantzako pasabidea ere itxi beharra.  Ibilgailuen plazarako pasoa Bustinzuriko Errebaletik bideratuko da beste hainbatetan egin bezala, semaforo bidez.  Sortuko diren eragozpenengatik, udalak aurrez barkamena eskatu nahi die herritarrei.  Gehiago irakurri
Segurtasun neurriak hartuta, plazan eta Olazko Amaren plazan egingo da azoka asteartetik aurrera

Segurtasun neurriak hartuta, plazan eta Olazko Amaren plazan egingo da azoka asteartetik aurrera

Datorren asteartetik aurrera, aldaketak izango dira astearteetako azokan. Martxoan egoera ezarri zenetik segurtasun neurriak bermatzeko neurri desberdinak hartu izan ditu Udalak; besteak beste, Betharrametako jolastokian egin izan da azokaren zati bat. Asteartetik aurrera, plazan eta Olazko Amaren plazan egingo da. Gehiago irakurri
Herenegungo istripuaren ondorioz hildako bi gazte azpeitiarren senide eta lagunei doluminak adierazi nahi dizkie udalak

Herenegungo istripuaren ondorioz hildako bi gazte azpeitiarren senide eta lagunei doluminak adierazi nahi dizkie udalak

Herenegun Landetan izandako istripuaren ondorioz hildako bi gazteen familia, lagun eta gertukoei doluminak eman eta bere elkartasuna adierazi nahi die Azpeitiko Udalak. Golpe gogorra izan dira heriotzak herri osoarentzat eta herritarren sentimenduarekin bat egiten du Udalak. Elkartasuna eta babesaz gain, beharrezko baliabide eta laguntza eskaintzeko harremanetan jarri da hildakoen gertukoekin Udala. Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298