wrapper

Oharrak

Ibai-eder eta Errezil errekak garbituko ditu Azpeitiko Udalak

Ibai-eder eta Errezil errekak garbituko ditu Azpeitiko Udalak

Azpeitian garrantzia handia du Urola ibaian. Herria aldez alde zatitzen du, erdi-erditik. Presentzia nabarmena du, eta azken urteotan, ibaia eta bere ingurua balioan jarri eta babesteko lan neurri ezberdinak hartu ditu Azpeitiko Udalak. Orain, Urola ibaiarekin elkartzen diren Errezin eta Ibai-eder garbituko ditu.  Gehiago irakurri
Enkarguk: erosketak modu eroso, erraz eta erakargarrian egiteko zerbitzu berria

Enkarguk: erosketak modu eroso, erraz eta erakargarrian egiteko zerbitzu berria

Herriko merkataritza eta lehen sektore indartzea eta etorkizunera begira jartzea helburu duen zerbitzu berria aurkeztu zuten atzo atsaldean. Enkarguk du izen zerbitzuak eta Azpeitiko Udalaren eta herriko merkatari nahiz ekoizleen elkarlanetik sortu den ekimena da. Proiektu pilotu honen bidez, elikadura arloko saltoki eta azokako postuei salmenta bide berriak ireki eta herritarrei erosketak herrian egiteko erraztasunak ematea nahi zaizkie. Urriaren 5ean has daitezke herritarrak lehen eskaerak egiten.  Gehiago irakurri
Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak

Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak

Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen egunotan jarriko dira ikuskizunetarako sarrerak salgai. Gehiago irakurri
Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus

Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus

Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko historialariak azpeitiaoroimena ataria aurkeztu dute. Azpeitiko oroimen historikoa eta gertukoa biltzen dituen ataria. Tropa frankistak Azpeitira sartu zireneko urteurrenaren bezpera aukeratu dute horretarako.  Gehiago irakurri
Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea

Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea

Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean ere. Aurten, alarma egoera dela eta ohi baino beranduago egin behar izan da deialdia, eta eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Eskaerak udaletxean aurrez aurre  edo webgunetik bide elektronikoz aurkezteko aukera izango da.  Deialdiaren inguruko informazio osatua Oinarriak Deialdia Eskaera orria Dirulaguntzaren zuriketa Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811 Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298