wrapper

Oharrak

Ekitaldiak bertan behera utzi eta udal instalazioak itxiko dira, hamabost egunez

Ekitaldiak bertan behera utzi eta udal instalazioak itxiko dira, hamabost egunez

Azpeitiak 100.000 biztanleko 1.000 kasuren muga gainditu du, eta Osasun Sailarekin informazioa partekatu ostean, udalak erabaki du Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak baino zorrotzagoak aplikatzea. Alkatearen arabera, “oso larria” da egoera, eta behartuta daude “ezohiko erabakiak” hartzera. Horregatik, udal esparrutik kanpo, eragile sozial, ekonomiko eta kulturalekin ere harremanetan da erakundea, prebentzio neurriak zorrozteko. Gehiago irakurri
Administrarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du Azpeitiko Udalak

Administrarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du Azpeitiko Udalak

Azpeitiko Udalak administrarien lan poltsa osatzeko deialdia jarri du abian. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta online bidez aukez daitezke, otsailaren 12a bitartean. Gehiago irakurri
'Amamaren danborra' dokumentalaren estreinaldiko ekitaldia, bideoan

'Amamaren danborra' dokumentalaren estreinaldiko ekitaldia, bideoan

'Amamaren danborra' dokumentala aurkeztu zen atzo arratsean Soreasun. Dokumentala lehen aldiz jendeaurrean eskaini aurretik eginiko ekitalditxoa bideoan bilduta hemen ikusgai. Gehiago irakurri
Emakumeek danborradan parte hartzea bultzatu dutenei errekonozimendua eginez estreinatu da 'Amamaren danborra' dokumentala

Emakumeek danborradan parte hartzea bultzatu dutenei errekonozimendua eginez estreinatu da 'Amamaren danborra' dokumentala

Gaur arratsaldean estreinatu da Amamaren danborra dokumentala, Soreasun;  protagonistak eta danbor taldeetako ordezkariak bertan zirela. "Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet gizonentzako egindako mundu honetan emakumearen presentzia aldarrikatzeagatik eta ikusgarri egiteagatik. Eta, zuei ez ezik, azpeitiar guztiei eman nahi dizkizuet eskerrak bide-urratzaile izan ziren haien eredua jarraitzeagatik eta aldaketa hau denon artean ontzat eman eta babesteagatik", adierazi du Nagore Alkorta alkateak, hitzartzean. Bihar, larunbatean eta astelehenean izango da ikusgai Soreasu antzokian, doan.  Gehiago irakurri
Danbor jotze sinbolikorako argibideak

Danbor jotze sinbolikorako argibideak

Urtarrilaren 19 eta 20an, ez da festarik izango Azpeitian. Osasun alarma egoera dela eta, sansebastianak ospatzeko baldintzarik eta aukerarik ez dagoela ikusita, Azpeitiko Udalak eta danbor taldeek bi ekintza sinboliko egitea erabaki dute. Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298