
- 18/02/2019
Basazabaleko gelak erabilgarri daude herritarrentzat
Urtarrilaren 25ean inauguratu zen Basazabal Jauregia, eta hasi da eguneroko bere martxa hartzen. Ireki denetik hainbat ikastaro eta jardunaldi izan dira bertan, eta lehen asteak igarota, herritarrentzako erabilgarri jarri ditu gelak Udalak. Basazabaleko Formazio Zentroak bi solairu eta hainbat gela ditu erabilgarri. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak herriko eragile eta taldeei, Sindikatu Zaharrean zein Baigerako aretoan egiten den bezala, bilera, hitzaldi zein formazio saioak antolatzeko aukera eskaini nahi die, bere ohiko ordutegiaren barruan. Gehiago irakurri
- 13/02/2019
Babestutako 67 etxebizitza gehiago eraiki eta molde berriko etxebizitzak egiteko prozesuak jarriko ditu abian Udalak
Azpeitiko Udalak etxebizitza beharra "erreala dela" ikusita, babestutako etxebizitza gehiago eraikitzeko prozesua jarri du abian. Hala, Esklabak Iturzulo eremuko bigarren fasea jarriko du abian, eta Alde Zaharrean etxebizitza gehiago eraikitzeko aukera aztertuko du. Horretaz gain, nahi eta behar desberdinei erantzuteko molde eta diseinu desberdinetako etxebizitzak hasiera-hasieratik modu parte hartzailean diseinatzeko prozesua jarriko du martxan datozen asteetan, batez ere gazteei zuzenduta. Gehiago irakurri
- 06/02/2019
Turismo teknikari lanpostua betetzeko lehiaketa-oposaketa irekia egingo du Iraurgi Berritzenek
Lehiaketa-oposaketa ireki bidez, turismo teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du, Iraurgi Berritzenek. Lanpostuaren funtzesko eginbeharra Loiolako Santutegiaren inguruan kokatzen den eskualdeko Turismo Bulegoaren kudeaketaren ardura hartzea izango da, Urola Erdia eskualdeko turismo jardueraren sustapena eta dinamizazioa bultzatzeko helburuz. Gehiago irakurri
- 30/01/2019
Bigdata eta adinekoen bakardadearen inguruko jardunaldi banarekin ekingo dio formazioak Basazabal Jauregian
Otsailaren 6 eta 7an, bi jardunaldi izango dira Basazabal Jauregian. Bigdata etaadinekoen bakardadearen inguruko saio bana izango da, profesional zein herritarrei zuzendua. Ikastaroak Azpeitiko Udalak Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu ditu eta izen ematea oraindik zabalik dago. Gehiago irakurri
- 30/01/2019