wrapper

Asteartean izango da apirileko ohiko udalbatzarra

Asteartean izango da apirileko ohiko udalbatzarra

Asteartean, apirilak 16, apirileko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da, eta pleno aretoan egingo dute. Besteak beste, 2024ko bigarren kreditu aldaketa egitea aztertuko dute udal ordezkariek. Gehiago irakurri
'Aniztasun Izpiak-Kilometroak txikia' eguna izango da apirilaren 27an

'Aniztasun Izpiak-Kilometroak txikia' eguna izango da apirilaren 27an

Apirilaren 27an ‘Aniztasun izpiak, Kilometroak txikia’ eguna ospatuko da Azpeitian. Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dute eguna, beste hainbat eragilerekin batera: Atzegi, Dislegi, Marea Urdina, Kulturaz, Berria, Guka, UEMA eta Ikastolen Elkartea, besteak beste. Gehiago irakurri
Aurtengo erronka: errenta aitorpenen erdiak euskaraz izatea

Aurtengo erronka: errenta aitorpenen erdiak euskaraz izatea

Gaur hasi da errenta aitorpena egiteko kanpaina Gipuzkoan, eta, ohi bezala, Uemarekin elkarlanean, Azpeitiko Udalak aitorpenak euskaraz egitera bultzatu nahi ditu herritarrak. Erronka bat ere bota du: egiten diren aitorpenen erdiak euskaraz izatea lortzea. Iaz, 8.320 herritarrek egin zuten errenta aitorpena, eta horietatik %46,2 izan ziren euskaraz. Gehiago irakurri
Trasteleku komunitarioei buruzko bilera egingo du udalak Alde Zaharreko bizilagunekin

Trasteleku komunitarioei buruzko bilera egingo du udalak Alde Zaharreko bizilagunekin

Alde Zaharreko etxeen ezaugarriak direla-eta (portal txikiak, igogailu falta), espazio arazoak izan ohi dituzte bizilagunek bolumen handiko materialak gordetzeko. Egoera horri irtenbide bat eman nahian, trasteleku komunitarioak sortzeko ideia darabil esku artean Azpeitiko Udalak. Gehiago irakurri
Ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean

Ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean

Karmelo Etxegaraira doazen umeek segurtasun handiagoa izan dezaten eta autobusek espazio gehiago, ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean. Aldaketari esker, autobusak eraikinaren sarreran gelditu ahal izango dira, eta haurrek ez dute errepidea gurutzatu beharrik izango. Gehiago irakurri