- 01/03/2024
Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra
Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira. Gehiago irakurri- 01/03/2024
Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak
Bi programak osatzen dute zerbitzua: alde batetik, eskoletan egiten den esku hartze goiztiarrak; bestetik, nerabe eta gurasoentzako orientazio zerbitzuak. Berria da nerabe eta familientzako orientazio zerbitzua; Gaztelekuan egongo da, eta familia barruko komunikazio arazoei, nerabeek izan ditzaketen krisi edo zalantza egoerei eta abarri buruzko arreta emango du. Gehiago irakurri- 29/02/2024
Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan
Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izango da datorren ostiralean. Mugimendu feministak egun horretarako antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egingo du Azpeitiko Udalak. Horrez gain, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Txokoak hainbat ekintza antolatuko dituzte martxoan zehar. Gehiago irakurri- 27/02/2024
Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean
Udaltzaingoak aholkatu du ibai ondoan dauden lur azpiko garaje guztietatik ateratzeko ibilgailuak. Iraurgi ikastetxearen Santutxoko eraikineko aparkalekua irekita egongo da hara eraman ahal izateko ibilgailuak. Gehiago irakurri- 26/02/2024