wrapper

Etorkinen seme-alabak eta euskara gaia lantzeko saioa izango da asteazkenean

Etorkinen seme-alabak eta euskara gaia lantzeko saioa izango da asteazkenean

Ikasturte honetan, Euskara eta kulturarartekotasuna gure herrian izeneko proiektua dago martxan Azpeitian. Proiektu horren barruan, Etorkinen seme-alabak eta euskara. Elkarrekin pentsa dezagun saioa gidatuko dute Karmele Perez eta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleek. Asteazkenean (martxoak 13) izango da, 18:30ean, Azoka Plazako aretoan. Gehiago irakurri
Martxoaren 20ra arte aurkez daitezke Joxe Takolo bekarako proiektuak

Martxoaren 20ra arte aurkez daitezke Joxe Takolo bekarako proiektuak

Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren omenez, aurten ere beka bat emango da, Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzenduta. 4.000 eurokoa izango da, eta Azpeitiko Udalak eta Euskal Mendizale Federazioak finantzatuko dute. Proiektuak martxoaren 20rako aurkeztu beharko dira. Gehiago irakurri
Kontsultagai dago Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazu kaleko etxebizitza tasatuen esleipen prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda

Kontsultagai dago Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazu kaleko etxebizitza tasatuen esleipen prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda

43 eskaera egin dira Buztintzuriko Errebaleko etxeetarako, eta 81 eskaera Iñaki Azpiazu kaleko etxeetarako. Behin-behineko zerrendak argitaratu ostean, interesatuek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko. Gehiago irakurri
Datuek erakusten dute Azpeitiko Udala egoera ekonomiko onean dagoela

Datuek erakusten dute Azpeitiko Udala egoera ekonomiko onean dagoela

Azpeitiko Udalak egin du dagoeneko iazko kontuen itxiera. Aurreikusitako gastuen gauzatze maila %79koa izan da; sarreren gauzatze maila, berriz, %80koa. Gehiago irakurri
Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra

Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra

Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira. Gehiago irakurri