wrapper

Oharrak

Azpeitia eta Urrestilla artean, oinez zein bizikletaz ibiltzeko bidegorria

Azpeitia eta Urrestilla artean, oinez zein bizikletaz ibiltzeko bidegorria

Urte askoko gorabeheren ondoren, Urrestillako bidegorria bisitatu dute Udal eta Foru agintariek. Nagore Alkorta alkatea eta Aitor Bereziartua hirigintza eta ingurumen zinegotzia Rafaela Romero mugikortasun diputatuarekin izan dira bidegorria ikusten, gaur goizean. Gehiago irakurri
Euskaraz doan, aurrez aurre eta on-line, ikasteko aukera eskainiko du Udal Euskaltegiak

Euskaraz doan, aurrez aurre eta on-line, ikasteko aukera eskainiko du Udal Euskaltegiak

Ikasturte berrian euskaraz ikasi edo maila hobetu nahi dutenentzat matrikulazio epea irekita du Udal Euskaltegiak, irailaren 21era arte. “Aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, aurrez aurreko klaseei heltzeaz gain, hainbat maila online egiteko aukera ere eskainiko dugu. Gure helburua erraztasunak eskaintzea da”, adierazi du Eneritz Albizu Euskara batzordeburuak. Gehiago irakurri
Arreta soziosanitarioa emateko homologazio prozesuaren tramitaziorako laguntza eskainiko du Udalak

Arreta soziosanitarioa emateko homologazio prozesuaren tramitaziorako laguntza eskainiko du Udalak

Arreta soziosanitarioa etxean edo gizarte-erakundetan emateko lanbide-kualifikazioa, homologazioa, lortzeko prozedura ireki zuen Eusko jaurlaritzak irailaren 9an. Prozesu horretan, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura abian jartzen da homologazioa eskuratzeko. Prozesuan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 24rako egin behar dute aurre-inskripzioa Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan; hala ere, horretarako informazioa eta laguntza eskainiko ditu Azpeitiko Udalak, 943 54 79 83 telefonora deituta (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).  Gehiago irakurri
Ordutegi zabalagoarekin eta emakumeen ahalduntzerako espazio berriekin ekin dio ikasturteari Emakume Txokoak

Ordutegi zabalagoarekin eta emakumeen ahalduntzerako espazio berriekin ekin dio ikasturteari Emakume Txokoak

Ikasturte berriari ekin dio Emakume Txokoak, eta hainbat berrikuntzarekin dator aurtengoan. Horretarako, Jabetze Eskola, ikastaroak, hitzaldiak, zine emanaldiak eta beste hainbat zerbitzu antolatu ditu Udalak Emakume Txokoan. Emakume Txokoan zein ekintza guztietarako segurtasun neurriak hartuko dira. Jabetze Eskolaren ikastaroetan izena emateko epea irailaren 21etik urriaren 2ra izango da irekita. Gehiago irakurri
Stock Azokaren balorazio positiboa egin dute Bertan-ek eta Udalak

Stock Azokaren balorazio positiboa egin dute Bertan-ek eta Udalak

Egoerak hala behartuta, hainbat neurri hartu behar izan dira aurten Stock Azoka antolatzerakoan, besteak beste, Azoka Plazan gehienezko bezero kopurua mugatzea eta postuen zein pertsonen arteko segurtasun distantzia ziurtatzea. Behin Azoka igarota, balorazio positiboa Azpeitiko Udalak eta Bertan-ek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information