wrapper

Oharrak

Merkataritzan eta lan munduan ere euskararen normalizazioan aritzeagatik eskertu ditu udalak Artxara Kooperatibako kideak

Merkataritzan eta lan munduan ere euskararen normalizazioan aritzeagatik eskertu ditu udalak Artxara Kooperatibako kideak

Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatiban izan dira Nagore Alkorta alkatea, Ainara Larrañaga Euskara Batzordeburua eta Nerea Arexolaleiba Elegune, enpresetan euskara planak egiteko udalak eskaintzen duen zerbitzuko teknikaria, euskararen alde egiten duten lana eskertu eta errekonozitzen.

Gehiago irakurri
Eraso matxisten inguruko sentsibilizazio eta informazio udako kanpaina abian da

Eraso matxisten inguruko sentsibilizazio eta informazio udako kanpaina abian da

Udara begira, eraso matxisten aurkako sentsibizilizazio eta informazio kanpaina jarri du Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoa eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean. Hala, eskuorri bat osatu dute eta datozen egunotan herriko etxe guztietara banatuko da. Horretaz gain, erasoren bat gertatzen den unean jarraitu beharreko protokoloa gogorarazteko informazioa ere banatu dute herriko ostalaritza zerbitzuetan.

Gehiago irakurri
Bi sormen prozesu eta sei proiektuk jaso dute Sormen Beka

Bi sormen prozesu eta sei proiektuk jaso dute Sormen Beka

Inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira Azpeitiko Udalaren Sormen Beketara: 22 hain zuzen. Atzo eman zuten beka jasoko duten proiektuen aurkezpena. Guztira 6 sormen prozesu lagunduko dira diruz; bi sormen egonaldi eta beste 6 proiektu. Guztira, 20.000€ bideratuko dira kultur sorkuntzara, eta sortzaileek Dinamoa sormen gunea eta bere baliabideak izango dituzte eskura, beren nahi eta beharrei bide emateko.

Gehiago irakurri
Lan munduan euskararen normalizazioa bultzatzeagatik zoriondu eta eskertu du Biele Udalak

Lan munduan euskararen normalizazioa bultzatzeagatik zoriondu eta eskertu du Biele Udalak

Zilarrezko Bikain ziurtagiria jasoko dutela jakin berritan, Azpeitiko Udalak Biele ingenieritza enpresa eskertu eta zoriondu nahi izan du euskararen normalizazioa lan munduan ere bultzatzeko egiten duten lanagatik. Lan munduan eta industrian ere euskaraz egiteko hartutako konpromisoa eskertzen izan dira Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Ainara Larrañaga Euskara batzordeburua eta Nerea Arexolaleiba Eleguneko teknikaria enpresan. Txomin Andonegi gerentearekin, Maider Aizpuru kalitateko arduradun eta Euskara Mahaiko arduradunarekin eta Neritz Karrera eta Xabi Arozena euskara mahaiko kideekin elkartu dira udal arduradunak. Bikain ziurtagiriaz eta euskarak lan munduan duen presentziaz aritzeaz gain, enpresa bisitatzeko aukera ere izan dute udal ordezkariek.

Gehiago irakurri
Udalak eta eragileek adostasun zabalarekin erabaki dute saninazioak suspenditzea

Udalak eta eragileek adostasun zabalarekin erabaki dute saninazioak suspenditzea

Azpeitian santio eta saninazio festarik ez da izango. Bigarren urtez jarraian, Covid 19ak eragindako pandemiaren bilakaeraren ondorioz ez ohiko uda izango da. Txertaketa kanpainarekin aurrera egin eta prebentzio neurriak arindu badira ere, oraindik normaltasunerako abagune gutxi eskaintzen du egoerak. Bizi dugun egoeraz kezkatuta eta festak gero eta gertuago daudela ikusita, azken astean, hainbat bilera egin ditu Azpeitiko Udalak festetan parte hartzen duten eragileekin. Aurretik ere, eragile ezberdinekin festen inguruko iritziak elkartrukatzeko aukera izan du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak. Herri gisa nola jokatu erabakitzeko egin dira bilerak talde ezberdinekin eta alde zaharreko tabernariekin.

Gehiago irakurri
Autismoa duten pertsonentzako lehen zentroa zabaldu du Gautenak Urola Erdian

Autismoa duten pertsonentzako lehen zentroa zabaldu du Gautenak Urola Erdian

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Gautenak egoitza eta eguneko zentroko 28 plaza ireki dituzte Azpeitian, Autismoaren Espektroko Nahasmena duten pertsonentzat.

Gehiago irakurri
Izarraitzen barrunbeak aztertzeko Felix Ugarte elkartearen espeleologia proiektu bat gauzatuko da Joxe Takolo bekaren bidez

Izarraitzen barrunbeak aztertzeko Felix Ugarte elkartearen espeleologia proiektu bat gauzatuko da Joxe Takolo bekaren bidez

2021a koben eta karsen mundu mailako urtea da. garrantzia unibertsala duten baliabide natural horiek balioan jartzea da urte horren helburua. Eta, patuak hala nahi izanda, helburu horrekin bat egiten duen proiektu bat gauzatuko da Joxe Takolo bekaren bidez; Izarraizko barrunbeetan zehar, Gipuzkoako koba galeria handiena batzea du helburu Izarraizko lurpeko altxorraren bila proiektuak. Proiektu horren bidez Itziar eta Deba arteko  Aixa, Ibarrengo, Ermittia eta Pagatza kobek arro hidrogeologiko bera osatzen dutela  eta elkarrekin konektatzen dutela egiaztatu nahi dute. Horrela balitz, Gipuzkoako galeriarik luzeena litzateke; 50 kilometro ingurukoa. 

Gehiago irakurri
Kultur sorkuntzari argia egiteko abian den Dinamoa inauguratu da ofizialki gaur

Kultur sorkuntzari argia egiteko abian den Dinamoa inauguratu da ofizialki gaur

Hainbat sorkuntza prozesuren habia izan da azken hilabeteotan Dinamoa Sormen gunea. 2019. urteko ondarrean abian jarri zen, eta ordutik herriko, eskualdeko zein Euskal Herriko hamaika sortzailerentzat irekia izan da azpiegitura publikoa. Hala ere, irekiera ofiziala edo erakundeen bisita ofiziala gaurkoan egin da. Bertan izan dira Nagore Alkorta Azpeitiko alkateaz gain, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Ainara Larrañaga Kultur Batzordeburua, Jose Luis Otamendi Kulturaz kooperatibako lehendakaria eta Xabier Aranbarri Kulturazeko kudeatzailea, besteak beste. 

Gehiago irakurri
Azoka plazaren inguruan lantalde berri bat sortu da, erronkei aurre egiteko

Azoka plazaren inguruan lantalde berri bat sortu da, erronkei aurre egiteko

Azoka Plaza berritua abian denetik, azpiegitura bera hobetzeaz gain, azoka bera ere indartzen ari da. Hobetzen jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuten hasteko sortu da eragileen arteko lantalde berria. Bere erronka lanketa desberdinak egin eta ekintza plana aurrera eramatea izango da.

Gehiago irakurri
Abian dira gizarte zerbitzuetako, kulturako eta kiroletako elkarteei zuzendutako hainbat diru-laguntza deialdi

Abian dira gizarte zerbitzuetako, kulturako eta kiroletako elkarteei zuzendutako hainbat diru-laguntza deialdi

Azpeitiko Udalak herriko gizarte, kultur eta kirol taldeak diruz laguntzeko diru-laguntza lerro desberdinen deialdiak jarri ditu abian. Guztira, 8 deialdi argitaratu dira gaur; bost laguntza gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur taldeei bideratutakoa. Laguntza horien bidez, 237.895€ bideratuko ditu udalak arlo desberdinetan lanean ari diren elkarteak eta norbanakoak laguntzeko.

Gehiago irakurri