Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hasi dira saninazioetako programa banatzen

2024/07/12
Hasi dira saninazioetako programa banatzen

Gainean ditugu santioak eta saninazioak, eta Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek dagoeneko prest dute egun horietarako egitaraua. Hain zuzen, dagoeneko hasi dira programa etxez etxe banatzen. Uztailaren 20tik abuztuaren 2ra arteko ekitaldiak biltzen ditu liburuxkak.



Festen aurkezpena uztailaren 22an egingo du udalak. Datozen egunetan, beste hizkuntza batzuetan ere jarriko du eskuragarri festetako programa.