wrapper

Azpeitiko Udalaren udaleku irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu Jauzika elkarteak. Lan poltsan sartu ahal izateko, galdetegi bat bete beharko da aurten.


Izena emateko azken eguna maiatzaren 26a izango da. Ondorengo baldintza hartuko dira kontuan:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan. Horretaz gain,

Azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira.