wrapper

Maiatzaren 16an, osteguna, nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte herrian. Horretarako, Loiolako tren geltokiaren parean egongo dira unitate mugikorrak 09:00etatik aurrera. Aurreko urteetan, Landetako biribilgune inguruan ere egiten zituzten azterketak, baina aurten, lanen ondorioz, gune horretan ez dute zerbitzurik emango.