wrapper

Gainean da uda, eta eguraldi ona iristearekin batera, kanpoko igerilekua noiz irekiko zain egoten dira hainbat herritar. Aurten, denboraldia luzatzea erabaki du udalak, eta aurreko urteetan baino egun gehiagoan egongo da zabalik: ekainaren 3an irekiko dute, eta irailaren 29an itxi. Egunero, 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Hala ere, igeriketa ikastaroen eta entrenamenduen eraginez, kanpoko igerilekuarekin lotzen den estalitako zatiak erabilera mugatua izango du hasierako eta bukaerako asteetan. Ekainaren 3tik ekainaren 22ra eta irailaren 9tik irailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, honakoa erabilera hau izango du zati horrek:

  • 11:00tatik 13:00tara: erabilera partekatua. Ikastaro eta entrenamenduen arabera, kale batzuk bakarrik egongo dira erabilgarri kanpoko erabiltzaileentzat. Erabiltzaileek bertako soroslearen erabakiak errespetatu beharko dituzte.
  • 13:00etatik 14:00etara: itxita
  • 14:00tatik 17:15tara: erabilera partekatua. Ikastaro eta entrenamenduen arabera, kale batzuk bakarrik egongo dira erabilgarri kanpoko erabiltzaileentzat.
  • 17:15tatik aurrera: itxita

Larunbat eta igandeetan, berriz, kanpoko erabiltzaileentzat irekita egongo da irekiera ordutegi osoan zehar.

Kantina kudeatzeko proposamenak egiteko aukera

Kantina bat ere badago kanpoko igerilekuan. Haren kudeaketa lehiaketa publikora atera zuen udalak, baina lehiaketa hutsik geratu zen. Hala ere, norbaitek zerbitzu hori emateko interesa izango balu, oraindik aurkez ditzake proposamenak. Baldintzen inguruko xehetasunak jakin nahi dituztenek igerilekura deitu behar dute: 943 81 41 21 da telefono zenbakia.