wrapper

Ekainaren 9an, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hauteskunde mahaietarako karguen zozketa maiatzaren 13an, astelehena, egingo du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean.
Herritarrek udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dute mahaian egotea tokatu zaien edo ez.

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako 27.3. artikuluaren arabera, mahaian egotea egokitu baina egon ezin dutenek hainbat bide izango dituzte desenkusak aurkezteko.

1. Ahal dela, https://www.mesaselectorales.es/web-excusas-form/ helbidearen bidez.

2. Azpeitiako Sanjuandegi auzoko 30 zenbakian dagoen Azpeitiko Hauteskunde Batzordearen egoitzara joanda. Ohiko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, egun baliodunetan.

3. Posta elektronikoaren bidez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.

4. Norbera bizi den herriko udaletxean edo bake epaitegian.