wrapper

Udazkenean egingo da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa, eta ekitaldia iragarriko duen kartela aukeratzeko, lehiaketa egingo du udalak. Udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira lanak, maiatzaren 6tik 31ra bitartean. Irabazleak 900 euroko saria izango du.

Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute, eta honako irizpideak izango dituzte kontuan kartela baloratzeko: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna, eta erreproduzitzeko nahiz editatzeko erraztasuna. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa egingo du udalak.


Ikusi oinarrien eskuorria