wrapper

Karmelo Etxegaraira doazen umeek segurtasun handiagoa izan dezaten eta autobusek espazio gehiago, ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean. Aldaketari esker, autobusak eraikinaren sarreran gelditu ahal izango dira, eta haurrek ez dute errepidea gurutzatu beharrik izango.

Zebra-bidea altxatzeko lanak

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko asmoz, datorren astean lanak egingo dituzte Loiolako Ignazio Etorbideko biribilgunera doan Iñaki Azpiazu kaleko zatian ere. Zebra-bidea altxatuko dute, eta ur hodiak sartu. Herritarrek egindako eskaerari erantzungo dio udalak; izan ere, hainbat kexa izan dira eremu horretan, ibilgailuak azkar sartzen direlako biribilgunetik eta arrisku egoerak sortzen direlako.

Aurreikuspenen arabera, astelehenetik aurrera, hiruzpalau egunean egongo da itxita zatia. Ibilgailuek Esklaben ondotik izango dute GI-2634 errepidera sartzeko aukera; Arana kalera arteko Iñaki Azpiazu kaleko zatia ere irekita egongo da.