wrapper

Herriko haurrek toki estali eta goxo batean jolasteko aukera izan dezaten, Aste Santuan ere irekita egongo da kiroldegiko Familia Txokoa. Bihartik astelehenera, goizez bakarrik zabalduko dute: 11:00etatik 12:30era. Pazko astean, datorren asteartetik ostiralera, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da ordutegia. Apirilaren 6an eta 7an (larunbata eta igandea), eguerdian ez dute itxiko, eta 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik.

Familian egoteko jolas eremua da Familia Txokoa; hau da, ez dago hezitzailerik, eta heldu baten ardurapean egon behar dute haurrek. Gunean, hainbat jostailu eta material dituzte espazio zabal batean jolastu ahal izateko.