wrapper

Aste Santuko egunetan Azpeitia ezagutzera etortzen diren bisitariei arreta eman ahal izateko, gaurtik datorren astelehenera arte irekita egongo da turismo bulegoa. Basazabalen dago bulegoa, eta honako ordutegia izango du: gaurtik asteazkenera, 10:00etatik 14:00etara; ostegunetik astelehenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Bisita gidatuak Igarako errotan

Herriko turismo eskaintza osatzeko, Igarako errotan bisita gidatuak ere izango dira Aste Santuan: ostegunetik igandera, egunero, 12:000etan. Ur errotak eta haietako errotarien lana desagertzeko zorian dauden arren, garai bateko energia iturri berriztagarrien erabilera ezagutzeko aukera eskaintzen du Igarako errotak. Hain zuzen, errekako uraren indarrak mugitzen duen XVIII. mendeko errota martxan ikusteko aukera izango dute bisitan parte hartzen dutenek. Bisita gidatua egiteko ez dago aurrez izena eman beharrik.