wrapper

Burdinbideari buruzko Muga filma grabatzen arituko dira bihar Azpeitian, eta lan horiek eragina izango dute trafikoan. Urola kalean, 01:00etik 05:00etara, bost minutuka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, eta hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte. Argindarra ere moztu egingo dute ordutegi horretan. GI-361 errepidean ere bost minutuko etenak egingo dituzte trafikoan, AVIA gasolindegitik Burdinbidearen Euskal Museoaren parera arte.

Lasaora doan bidegorrian ere izango du eragina grabaketak. 22:00etatik 02:00etara bitartean, bost minutuko mozketak egingo dituzte.