wrapper

Urtero bezala, Aniztasun Festa antolatuko du Azpeitiko Udalak. Aurten, ordea, berezitasun batekin dator; izan ere, Kilometroen lantaldearekin elkarlanean antolatuko da festa. Apirilaren 27rako, egun osoko egitarau zabala ari dira prestatzen, euskara zein aniztasuna ardatz hartuta.

Kilometroak jaiaren antolatzaileak jarri ziren udalarekin harremanetan, Aniztasun Festaren jakitun. Aurtengo Kilometroen zutabe nagusien artean aniztasuna egonik, pauso bat ematea erabaki da, kulturartekotasunaren festa antolatzen duten ordezkariekin elkarlanean, indarrak batzeko eta aniztasunaren eta euskararen aldeko egitarau zabala osatzeko. Horrez gain, herriko beste eragile batzuk ere ari dira batzen ekimenera eta, bakoitzak beretik, ekarpen ugari egingo dituzte.

Azpeitian ditugun kultura eta herrialdeen topaketarako eguna izatea da helburua. Antolakuntza taldean hasita daude biltzen hainbat herrialdetako ordezkariak, Kilometroen lantaldea eta udala. Herriaren isla izateko asmoz, eta ahalik eta kultura gehien batzeko ilusioz, gonbidapena egin nahi diete parte hartu nahiko luketen beste kultura eta herrialdeetako kideei. Horretarako, helbide honetara idatzi behar dute, eta bertan emango zaizkie zehaztasunak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Bihar, bilera bat ere egingo dute Gizarte Zerbitzuetan, 14:00etan, eta han ere emango dituzte azalpenak.