wrapper

Kirol azpiegituren eskaintza zabala du Azpeitiak; gero eta kirol mota gehiago praktikatzeko aukera dago herrian. Azpiegituren zerrenda horretan, beste bat izango du laster. Izan ere, herritar talde baten eskaerari erantzunez, kalistenia parkea egiten hasi da udala Loiolako Ignazio Etorbidean.

Bi hilabeteko iraupena izango dute lanek, eta 43.435 euroko inbertsioa egingo du udalak. Kalistenia norbere gorputzaren pisuarekin egiten den kirol bat da; besteak beste, indar gehiago izaten laguntzen du, bai eta malgutasun eta koordinazio gehiago izaten ere.