wrapper

Martxoaren 3an izango da Lilatoia, Donostian, eta Azpeitiko Udalak autobusa antolatuko du joateko. 08:30ean aterako da anbulatorio aurretik; itzulerako autobusa, berriz, 14:00etan izango da Donostian.

Azpeitiko taldean izena eman dutenek nahiz beren kasa izena eman dutenek izango dute autobusean joateko aukera. Izena emateko, 688751000 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi behar da. Otsailaren 29ra arteko epea egongo da, baina gerta daiteke autobuseko plazak lehenago betetzea.