wrapper

Eguraldi iragarpenen arabera, euria egingo du gaur arratsaldean, eta Euskal Inauterien jaialdia Izarraitz pilotalekuan egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako ikasleek. 18:30ean hasiko da ekitaldia, baina euririk ez badu ari, aurretik (18:00etan elkartuta), kalejiran joango dira San Martin egoitzatik pilotalekura.

Datozen egunetako ekitaldietan ere, unean uneko egoera kontuan hartuta erabakiko du udalak zer egin. Igande eguerdian, artzain-inudeen kalejiran, euri gehiegi ez bada ari, ohiko ibilbideari eutsiko zaio, baina bukaerako ikuskizuna Frontoi Txikin izango da. Eguraldi oso kaskarra badago, berriz, haurrak ez dira aterako, eta helduek ibilbide laburragoa egingo dute: Itsasiren egoitzatik atera, Erdi Kalean gora igo, eta, Done Jakue kalean behera, Frontoi Txikira joango dira.

Astelehen eguerdian, eguraldi txarra badago, Izarraitz pilotalekuan izango dira umeen mozorro festa eta Dantza Saltsa emanaldia, eta han banatuko dituzte goxokiak ere.

Aldaketak autobus geltokietan

Bestalde, igandean, astelehenean eta asteartean, sokamuturraren eraginez, aldaketak izango dira autobus geltokietan. 16:30etik 20:00etara, anbulatorio aurreko geltokiak bertan behera geldituko dira. Julian Elortza eta Tren Museoko geltokiak, berriz, Tren Museoaren goiko saihesbidean jarriko dira, Gau Argi aurrean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information