wrapper

Urteko bigarren ohiko udalbatzarra asteartean, otsailak 6, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eguneraketa landuko da.

GAI ORDENA

1. 2024ko urtarrilaren 16an egindako akta onartzea udalbatzak.

2. Azpeitiko HAPOren lehenengo aldaketa puntualari behin betiko onarpena ematea: Garmendialde 2 HE-ko 2.2. Perdillegi azpieremuari eta San Martin 2.3 JZ-ri dagokionez.

3. Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea.

4. Gizarte Zerbitzuak alorreko zerbitzu kontratatzeko espedientea (420K):

  • Lehen lotea hutsik deklaratzea: etxez-etxeko laguntza (egunekoa, gauekoa eta integrala) eta etxebizitza tutelatuen kudeaketa.
  • Bigarren lotearen esleipena: eguneko zentroa.

5. 2023. ekitaldiko aurrekontuan 2023-KALD-000005-00 zenbakidun kreditu aldaketaren berri ematea.

6. Alkatetzak 2023ko abenduaren 1etik 15era emandako Ebazpenen berri ematea.

7. Galdera eta erreguak

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information