wrapper

"Nolako herria nahi dugu azpeitiarrok etorkizunean?". Azpeitiko udal gobernuaren ustez, hauxe da galdera horren erantzuna: duinagoa, aktiboagoa, iraunkorragoa, bizigarriagoa eta errotuagoa. Bost ezaugarri horiek iparrorratz gisa hartuta, eta herritarrek zein asmo eta beharrizan dituzten aztertu ondoren, hurrengo lau urteetarako agintaldi plana landu du.

Arlo asko jorratzen ditu planak, baina badira batzuk erronka nagusitzat joko direnak, esate baterako, herritarren zaintza integrala bermatzea, trantsizio ekosozialean aurrerapausoak ematea, etxebizitzak eskuragarriago jartzea eta azpiegitura eta zerbitzu duinak eskaintzea. Agintaldi planean, datozen urteetan martxan jarriko dituen neurriak zehaztu ditu. Etxe guztietara banatzen den Azpeitian zer? aldizkarian izango dute herritarrek neurri horien berri, bai eta lotura honetan ere.

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information