wrapper

Azpeitiko Udalak, LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei esker, lau langile kontratatuko ditu Lanbideren bidez, aldi baterako. Zehazki, administrari bat (bost hilabeterako) eta brigadako hiru peoi (sei hilabeterako) izango dira. Lan eskaintzan izena emateko azken eguna abenduaren 18a izango da.

Brigadako peoiak
Kodea: 162023014708


Ezinbesteko baldintzak
• Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
• Urola Erdikoa izatea
• Euskaraz jakitea

Baloragarria:
• C motako gidabaimena

Administraria
Kodea: 162023014700

Ezinbesteko baldintzak
• Batxilergoko ikasketak izatea.
• Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, beren hautagaitza lan-eskaintzara bidaltzen duten unean eta kontratua hasi aurreko egunean.
• Urola Erdian bizitzea.
• Euskaraz jakitea.

Baloragarria:
• Berehala lanean hasteko aukera.
• Zuzenbide edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo lizentziatura izatea.