wrapper

Ostiralean aurkeztuko dute Amillubi Lurra Taupaka proiektua Azpeitiko Azoka Plazan, 19:00etan. Biolurren egitasmoa da, eta sustatzaileetako bat da Azpeitiko Udala.

Zestoako Iraeta auzoko Amillubi baserria eta haren lur eta basoak modu kolektiboan erosita, bi helburu nagusi lortu nahi ditu proiektuak: alde batetik, Gipuzkoako elikadura burujabetza estrategia iraunkor eta jasangarriaren alde egitea, nekazaritza ondasunak babestuz eta elikagaien ekoizpen ekologikora bideratuz; bestetik, berriz, lehen sektoreko erreleboaren lanketarako baldintza duinak sortzea eta lanpostuak sortzeko proiektuak garatzea.

Balio agroekologiko handia du Amillubi baserriaren lur eremuak: lau hektarea ditu etxe ondoan eta beste lau hektarea basoan. Proiektuaren sustatzaileen esanetan, agroekologiako euskal erreferentzia (Hego-Luzaindia) sortzeko eta saretzeko “baldintza bikainak” eskainiko ditu guneak, bai eta lehen sektoreko erreleboaren lanketarako ere.

Ostiraleko agerraldian emango dituzte proiektuaren inguruko xehetasun gehiago. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information