wrapper

Bi hitzaldi, bisita gidatu bat eta memoriarako kanpaiak joko dute astean zehar. Memoriaren baitan Aranzadik eta Azpeitiko Udalak duten lankidetzaren baitan antolatu dute astea.

1936ko irailaren 19a gun seinalatua da Azpeitiko memoria historikoaren egutegian. Tropa Frankistan Azpeitira iritsi ziren eguna da, hain zuzen. Egun horren bueltan, azken urteotan egin bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, memoria historiaren ezagutza eta zabalpenerako hainbat ekintza antolatu dituzte. Bi hitzaldi eta Loiolan bisita gidatu bat egingo dira; eta hilaren 19an, 15:00etan bost minutuz udaletxeko kanpaiak joko dute, gerra bizi izan zutenen oroimenez.


Astelehenean, hilaren 18a, Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak, ‘Memoria duen herria eraikitzen. Ahaztuen Oroimena 1936 Makinaldeko frontea elkartearen esperientzia’ hitzaldia eskainiko du. Saioan, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak azken urteotan egindako ibilbideaz jardungo du. Testigantzen pasarteak, markinaldeko frontean emandako borrokaldiak eta elkarteak landutako gaiekin batera burututako deshobiraketak ere aurkeztuko ditu. Hitzaldia 19:00etan izango da Basazabaleko aretoan.


Hilaren 19an, 1936ko hirailaren 19a gogoratzeko helburuz udaletxeko kanpaiak joko dira 15:00etan, bost minutuz. Iristen ari ziren albiste beldurgarrien aurrean, tropa frankistei beldur zieten ehundaka azpeitiarrek ihes egin baitzuten ordu horretan rolako trenean.


Bigarren hitzaldia, astezkenean izango, irailaren 20an eta ‘Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936-1945)’ izenburupean, Ione Zuloaga Aranzadiko historialariak eskainiko du. Gerra garaian eta gerra ostean emakumeek Gipuzkoan pairatu zuten errepresioaz mintzatuko da. Horretarako, Azpeitiko zenbait kasu ere azalduko ditu. Hitzaldi hori ere 19:00etan Basazabaleko areto nagusian izango da.


Asteari bukaera emateko, ostiral arratsaldean Eusko Gudarosteak Loiolan duen oroimen gunearen inguruko bisita gidatua egingo da, Javi Buces Aranzadiko historialariak gidatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea komeni da: horretarako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi beharko da. Bisita Loiolan hasiko da memoriaren etxola parean, 19:00etan.
Memoriaren zabalpenerako beharra azpimarratu nahi izan du aste honen bueltan Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak: “2014tik, urte asko daramatzagu Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean. Memoria historikoaren baitan ikertzea, eta egia jakitea garrantzitsuak dira, baina gertatutakoremn dibulgazioa ere ezinbestekoa da”. Helburu horrekin antolatu dute astea, eta herritarrak bertan hartzera gonbidatu ditu.


Javi Buces Aranzadiko kideak, Azpeitian egiten ari direnaren garrantzia aipatu du: “Azpeitian 1936tik gaur arteko giza eskubide guztien ikerketak egin dira eta zabalpenerako liburuak argitaratzeaz gain, horrelako ekimenek ere herritarren artean interesa pizten dute”, adierazi du. Berak gidatuko duen bisitan, udaberrian abian jarri zen Eusko Gudarostearen inguruko proiektu museografikoaren inguruko azalpenak emango ditu eta Loiolak Gudarostearen sorreran izan zuen garrantzia ere izango du hizketagai.