Aranagoikoan azken hilabeteotan hainbat obra egin ditu, besteak beste, auzoko irisgarritasuna hobetzeko helburuz Azpeitiko Udalak. Obrak bukatzen ari dira eta auzoaren itxuraldaketa nabarmena da.
Alde batetik. Arangoikoa kaleko 10 eta 15 etxe-atarien arteko irisgarritasuna hobetzeko obrak bukatu berri ditu. Dagoeneko auzoko bi kaleen arteko irisgarritasuna bermatua da bi aldeetan. Lan horietarako 100.402,95 euroko inbertsioa egin du udalak. Beste aldetik, auzoko ur hornidura sarea berritu beharra aprobetxatuz auzoko espaloiak irisgarritasun arauetara egokitu eta berritu egin dira.
Irisgarritasuna hobetzen
Aranagoikoa auzoan azken obra horien aurretik beste hainbat pauso eman dira irisgarritasuna hobetzeko helburuz. Lehenik, iazko otsailean abian jarri zenArana eta Arangoikoa lotzen dituen igogailua egin zuen udalak. Ondoren, Aranagoikoa 7 eta 12 etxe-atarien arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ziren eta, azkenik, auzoko espaloiak berritu eta irisgarritasun arauetara egokitzeaz gain, auzoko 10 eta 15 atarien arteko pasoa egokitzeko obrak ere egin dira.




