wrapper

Aurten ere abian jarri du Sustapen Ekonomikorako laguntzen deialdia Azpeitiko Udalak. Urtez urte, ehun ekonomikoa osatzen duten sektore desberdinak eta herritarren kontratazioak diruz laguntzeko helburuz osatzen dituzte laguntzak. 2023. urteko aurrkontuetan onartu bezala, 400.000€ ko diru partida bideratuko da horretarako. 

Dirulaguntzen deialdia eta oinarriak

Sustapen ekonomikoa, babes sozialarekin batera, Azpeitiko Udalaren lan lerro nagusinetariko bat da. Eta bi arlo horiek indartzeko helburuz, azken urteotan dirulaguntza propioak ditu udalak. “Herriko ekonomia indartzeko eta sare sozioekonomikoa sendotzeko helburuz sortu ziren Sustapen ekonomirako laguntzak eta konpromiso horri helduz atera dugu aurten ere 400.0000€ko laguntza”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak Leire Goenaga zinegotziarekin batera egindako agerraldian.

Urtez urte egokitu egiten dituzte laguntza lerroak: “Iazko deialdian, adibidez, Ukrainako gerra zela eta gasolinaren prezioagatik laguntza berezia jarri genuen garraiolarientzat. Aurtengoan, industria arloko enpresa txiki eta ertainen laguntzetan jarri dugu arreta berezia eta horiek indartu ditugu”, zehaztu du.

Zehazki, lau lerro nagusitan banatuta daude laguntzak:

1. Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak. 100.000 euro
2. Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko gremioei eta garraiolariei bideraturiko laguntzak. 160.000 euro
3. Ekintzailetasuna sustatu, bereziki gizarte ekono mian eta izaera estrategikoa duten jardueretan. 65.000 euro
4. Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak. 75.000 euro

Laguntzetan sektoreen arteko oreka mantentzea bilatzen dute, baina industriak herrian eta eskualdean duen garrantziaren jakitun, “sektore horretara diru kopuru nabarmena” bideratzen da.

 Kontratazioak bultzatzea ardatz

Ehun ekonomikoa bultzatzeaz gain, langabeziari aurre egiteko langabetu azpeitiarren kontratazioak ere laguntzen dira diruz. Azpeitian, maiatzeko datuen arabera, %7koa da langabezia tasa. Generoaren arabera, alde nabarmena dago; gizonen langabezia tasa %4,9koa da eta emakumeena %9,4koa. Bide horretan, Azpeitiko udalak bereziki laguntzen ditu emakumeen eta 45 urtetik gorako azpeitiarren kontratazioak; bereziki industrian egiten direnak.

Laguntza horien inguruko deialdia eta oinarriak www.azpeitia.eus-eko dirulaguntzen atalean aurki daiteke. Eskaerak egiteko azken eguna urriaren 15 bitartean izango da eta informazio gehiago edo tramitazioan laguntza behar dutenek Azpeitia Berritzenera (943-15 71 83 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo Iraurgi Berritzenera (943-02 60 69 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) jo dezakete.

 

Laguntzen inguruko xehetasunak

 

ZERBITZU SEKTOREKO ETA LEHEN SEKTOREKO JARDUERAK INDARTZEKO DIRULAGUNTZAK.100.000€

Helburua da sektore horietako jarduerak indartzea eta berriak sortzea da. Honako hauek dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:


• Zerbitzuen sektorean eta lehen sektorean lehiakortasuna sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea. Diruz lagunduko dira, bertako produktuen kontsumoa, inbertsioak, lokalak handitzea, digitalizazioa (sare sozialak eta webguneak) eta Ticket Bai sistemaren ahokularitza eta ezarpena; euskaraz ezartzen den kasuetan, gainera dirulaguntza gehigarria jasoko du
• Lehen sektorea ezartzea, eraberritzea edo finkatzea. Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumeneko jasangarritasuna hobetzeko jarduerak sustatu, baita nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak bultzatzeko jarduerak ere.
• Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak abiatzea, merkatu azterketak eta eskualdatzeak egitea.
• Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduera berrien lokalen alokairua, Alde Zaharrean bada laguntza handiagoa izaten da. 
• Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikorako bidean egindako inbertsio edo aholkularitza gastuak (diagnostikoak, auditoriak, inbertsioak...)

INDUSTRIA PROIEKTU ESTRATEGIKO EDO BERRITZAILEAK eta ERAIKUNTZA SEKTOREKO GREMIOEI BIDERATUTAKO LAGUNTZAK.160.000€
Azpeitian industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko ekintzak eta garraiolari sektoreko autonomoak bultzatu nehi dira lerro honen bidez. Honako hauek dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:


INDUSTRIA PROIEKTU ESTRATEGIKO EDO BERRITZAILEAK

      • Proiektu estrategikoak, berritzaileak, digitalizazioa bultzatzen dutenak eta Azpeitiko industriaren dibertsifikazioa bultzatzen dutenak lagunduko dira diruz. 8.000€ arteko laguntzak emango dira.
      • 15 eta 50 langile artean dituzten enpresentzako inbertsiotarako laguntzak emango dira, 10.000€ artekoak. 
      • Enpresa berriak. 20 langile baino gehiagoko enpresa berriak Azpeitian kokatzea. Gutxienik instalazio eta ekipamendu teknikoaeta teknologikoak 500.000€ko inbertsioa egiten duten enpresek 50.000€ko dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.
      •  Berdintasun Plana. 50 langile edo gehiagoko enpresek Berdintasun Plana egiteko laguntza. 50 langile do gehiagoko enpresek 1.000€ arteko laguntza jaso ahal izango dute; 250 langile edo gehiagokoek 5.000€.Energia
      • Berriztagarriak. 250 langile edo gehiagoko enpresek efizientzia energetikoa edo energia berriztagarriak ezartzeko auditoria, azterketa eta inbertsiotarako laguntzak jaso ahal izango dituzte. Inbertsiaren arabera, gehienez 10.000€ko laguntza jaso ahal izango dute.

Ekoizpen-prozesuen optimizazioa, bezeroentzako hornidura edo/eta zerbitzu katea hobetzea, pertsonen kudeaketa hobetzea, merkatu kuota handitzea, merkatu berrietarako sarbidea, soluzioak produktu-meterian, efizientzia hobetzeko barne kudeaketa ontzea eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzeko laguntzak izango dira. Inbertsioaren arabera, gehienez 10.000€ laguntza jaso ahal izango da. 

ERAIKUNTZA SEKTOREKO ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO DIRU LAGUNTZAK


• Sektorearen digitalizazioa bultzatuko duten ekintzak. Enpresen sareko ikusgarritasuna handitzeko erremintask sortzea edo berritzea.
• Sektoreko ETEetan inbertsioak bultzatzea. Bereziki indartu da atal hau eta 10.000€ arteko laguntza jaso ahal izango da  inbertsioak, makinaria lokalen handitzea… laguntzeko. 
• Sektoreko ETEEEen energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa bultzatuko dituzten ekintzak. Plaka fotoboltaikoak, energia kontsumoa jaisteko ekintzetarako laguntzak, diagnosiak, auditoriak…

EKINTZAILETASUNA SUSTATZEA, BEREZIKI GIZARTE EKONOMIAN ETA IZAERA ESTRATEGIKOA EDO BERRITZAILEA DUTEN JARDUERETAN. 65.000€

Bereziki, honako sektore hauetan enplegua sortzeko helburua dute: gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan.


• Autonomo eta ekintzaile berriek 3.000 euroko dirulaguntza jasoko dute.
• Dirulaguntza honetarako, honako hauek soilik hartuko dira ontzat: lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitarioko kooperatibak eta lan sozietateak. Ezaugarri horiek dituzten enpresek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute.

Baldintzak:
• Azpeitian erroldatua egotea, enpresa eratzerakoan.

LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEN KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK. 75.000€
Zerbitzuen sektorean, merkataritzan zein ostalaritzan, lehen sektorean eta industriaren sektorean eginiko kontratazioak lagunduko dira.


• Langabezian dauden pertsonen kontratazioa, aldi baterako kontratuak eta mugagabeak, lanaldi osokoak zein lanaldiaren zati batekoak. Kontratu mugagabeak dirulaguntza kopuru handiagoa izango du.
• Industria sektorean egiten diren kontratazioek %25eko laguntza gehiagarria dute kontratatutako pertsona emakumea bada edo 45 urte bain gehiago baditu. Kontratatutako pertsona 45 urtetik gorako emakumea bada %50eko gehiagarria jaso dezake.
• Formakuntza eta praktiketako kontratuak %25 gutxiago lagunduko dira.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information