Elkarrekin Eraikitzen 2022-23 proiektuaren amaierako ekitaldia ospatu da gaur, asteartea, Azpeitiko Basazabal Jauregian. Ekitaldia 11:30etatik 13.00etara izan da eta eskualdeko ikastetxe, udal nahiz eragile ordezkariak izan dira bertan.
Aurtengo ekitaldian, beste behin, eskualdeko 5 ikastetxek (Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia- aritu delarik, ohiko moduan. Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean iniziatiba, talde lana, komunikazio gaitasuna, etb… bezalako gaitasunak sustatu nahian…
Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskainiz. Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea izan da, aipatu modura, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten.
Jardunaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Ikasleek landutako prozesuan zehar izandako esperientzia eta bizipenak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta beren bizipenak azalerazi dituzte.
Bigarren zatian, ikastetxe ezberdinetako ikasleek mahainguruan hainbat ondorio plazaratu dituzte:
• “Prozesuan zehar, taldean lan egiten ikasi dugu. Honetaz gain iniziatiba eta erabakiak hartzeko gaitasuna ere landu ditugu”.
• “Benetan eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzeko aukera ezin hobea”.
• “Egin dugun ibilbidean zehar, askatasuna izan dugu prozesua gure erara lantzeko, eta irakasleak laguntzaile papera izan dute”.
• “Bisitak oso interesgarriak izan dira. Oso harrena ona egin digute eragileek. Gertukoak izan dira”.
• “Hasieran proiektua lantzen hastean, ezjakintasuna sentitu dugu, baina oso interesgarria izan da lan mundua ezagutzeko. Etorkizunerako baliagarria egingo zaigu ikasketa hau”.
• “Hobekuntzei dagokienez, aurreko ikasturteko ikasleek, beraiek, aurrez, prozesu berdina lantzean bizitako esperientzia edo ikasitakoa elkarbanatzea gustatuko litzaiguke. Honetaz gain, enpresetako langileak beraien ikastetxeetara gerturatzea ere egokia izango litzateke”.
Proiektuaren datu eta faseak
Ikasle nahiz irakasleek, hamargarren edizio hau ere oso positiboki ebaluatu dute. Proiektuan zehar, 5 ikastetxe, 12 irakasle eta 300 ikasle inguruk hartu dute parte. Ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanei dagokienez 60 interakziotik gora izan dituzte eskualdeko 50 eragile ingururekin. Besteak beste, hainbat eta hainbat enpresa ordezkari, Azkoitiko nahiz Azpeitiko udal ordezkarik, Urkomeko ordezkariak, Merkatari elkarteetako teknikari nahiz merkatariak, Iraurgi Berritzeneko ordezkariekin batera. Eskualdeko osasun Zentroetako ordezkariekin nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin bezala.