wrapper

Datorren astelehenean, maiatzaren 29an, 14:00etatik aurrera Alde Zaharreko ur estolderia eta hustubideak garbituko ditu udalak. Garbiketa horren bidez ur geldiek sor dezaketen zikinkeria eta usainari irtenbidea emango zaie. Garbiketarako kamioiak ibiliko dira eta baliteke hainbat garajeetarako sarrera tarte batez itxita egotea eta terrazak aldi baterako mugitu beharra. Azpeitiko Udalak sor daitezkeen endreduengatik barkamena eskatu nahi du.