wrapper

Udaberriko ikastaroaren arrakasta ikusirik, Azpeitiko Udalak patinaje ikastaro trinkoa antolatu du ekaina amaierarako. Saioak arratsaldez izango dira, ekainaren 19, 20, 21, 22 eta 24ean. Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 18:30tatik 19:30tara izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak, aldiz, 19:30tatik 21:00tara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira; 16:30etik 17:30era LH 1 eta 3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 17:30etik 19:30era LH4 eta DBH bitartekoentzakoa.
Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatuko bazkideek 20€ ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 30€.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information