wrapper

Azpeitiko Udalaren lehentasun nagusienetarikoa da azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea. Etxebizitza bat izatea eskubide subjetibo gisa aitortua dago eta erakunde publikoen betebeharra da eskubide hori bermatzea. Lanketa horretan, eta Azpeitiko etxebizitza parkea aztertu eta baliabide eta neurri egokiagoak hartu asmoz, etxebizitzen inguruko azterketa eta barne gestiorako aplikazio edo tresna bat sortu berri du Gislan kooperatiba txikiarekin.  "Azpeitiar guztien oinarrizko beharrak asetu eta Denontzako Azpeitia eraikitzeko estrategikoa da etxebizitza politikan urratsak eta politika aurreratuak bultzatzea", zehaztu du aurkezpenean Nagore Alkorta alkateak. 

Azpeitiko Udalak herritarren etxebizitza beharrari erantzun asmoz, hainbat neurri hartu ditu, azken urteotan. Bide horretan, batetik, etxebizitza premia neurtzeko hainbat azterketa egin dira, eta bestetik, neurri konkretuak hartu ditu. Besteak beste, gazteentzat eta zailtasunak dituzten sektoreentzako alokairuko laguntzak edota babes publikoko etxebizitzen eskaintza. 2022ko otsailean, egindako azterketak oinarri hartuta, Etxebizitza Plana aurkeztu zuen. Bertan, etxebizitza politikan jauzi berri bat emateko helburuz, hainbat lan ildo desberdin zehazten dira. Sortu berri duen lan-tresnaern bitartez etxebizitza parkearen diagonostiko eguneratua izango du udalak.. Etxe hutsen kopurua, kokapena, aintzitanatasuna, zein egoeratan dauden edota etxebizitza parkeari loturiko beste hainbat informazio eguneratu ere eskura izango ditu. Modu horretara, "abian diren neurrien eraginkortasuna neurtu ahalko" dutela adierazi dute. Eta Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "etxebizitza hutsak merkaturatzeko neurri berriak hartzeko oinarria" eskainiko die: "Helburua baita, azpeitiarren etxebizitza beharrari erantzuteko ahalik eta etxebizitza politikarik
eraginkorrena egitea". 

Etxebizitza hutsetatik abiatutako politikak daramatza aurrera udalak. Planean jasota duen bezala eta etxebizitza parkearen jarraipena egiteko aplikazio edo lan-tresna hau ere bide horretan urrats bat gehiago da. Azpetian, landa eremuko banakako etxebizitzak kenduta, 6.064 etxebizitza daude eta horietatik %9,5a hutsik daude, 581 etxebizitza huts, hain justu. Etxebizitza horien ia erdia alde zaharrean kokaturik daude, 215 etxebizitza zehazki.

Kontra, etxebizitza bat alokairuan hartu edo erosteko asmoz, berriz, 500 herritar inguru daude Etxebiden izena emanda: "Datuek, beraz, argi erakusten dute estrategikoa dela etxebizitza huts horiek bizitoki bilakatzeko neurriak hartzea. Eta bide horretan, adibidez, garrantzia berezia hartzen du, Azpeitiko Udalak, jada abian duen alde zaharreko esku hartze propioak", zehaztu du. 

Gislan kooperatiba txikiak garatu du aplikazioa, udalak emandako datuetatik abiatuta. Julen Landa arduratu da aplikazioaren garapenaz eta hark azaldu duenez, erroldako, etxebizitza erroldako, katastroko, ur kontsumoko, Hondasun Higiezinen gaineko Zergako eta etxebizitzen ikuskapen teknikoko datuak sartu dituzte aplikazioan. "Datu horiek prozesatu eta uztartu ditugu, datuak prozesatzeko teknikak erabilita eta etxebizitza parkea osatzea eta informazioa eskura jartzea lortu dugu", zehaztu du. 

Landak azaldu duenez, etxebizitza parkearen erabilgarritasunaren datu irekirik ez dago. Hala ere, Eustatetek ohiko etxebizitzaren proportzioak ematen ditu eta horiek azaldu ditu: Azpeitiko etxebizitzen %14a ez dira ohiko bizileku. . Zenbateko hori Urolako eta Gipuzkoakoaren azpitik dagoela azaldu du: Urola bailarako tasa %19  da eta Gipuzkoakoa tasa %15ekoa. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information