wrapper

22:00ak puntuan zirela eman zaio hasiera sansebastian bezperako helduen danborradari. Bi urteko hutsunearen ostean, eguraldia alde ez bada izan ere, gogotsu irten dira 30 talde eta 2.000 herritar inguru, Azpeitiko festarik parte hartzaileenaz gozatzera. Errebaletik irten eta parrokiarako bidea zuzen eta zaparrada tartean egin dute talde guztiek. Hango geldialdiaren ostean, Alde Zaharra zeharkatuz iritsi dira talde guztiak plazara,  han 00:00etan San Sebastian martxa jotzeko. Talde bakoitzak bere bidea hartu aurretik, Pantxoa eta Peioren Batasuna kanta jo dute danborzale guztiek plazan. 

50 urtez danborra jotzen

00:00etan Sansebasttian martxa jo ostean igo dira Ardozaleak taldeko ordezkariak udaletxera omenaldia jasoztera. Agurra bozgolagailuetatik jotzen hasi aurretik izan da omenaldirako tartea. Udaletxean, 50 urtez danborradan irtetea eskertu nahi izan zaie, eta urteurren borobil horretaz gogoratzeko oroigarria ere jaso dute. 

Bihar gehiago

Bihar, San Sebastian Eguna izanik, haurren txanda izango da. Goizean, 09:00etan goiz eresiarekin emango zaio hasiera egunari. 9:30ean hasita Ardozalean eta Gure Ametsa taldeek, Udam Musika Banda eta Juan Antxieta Musika Eskolako txilibiteroekin kalejira egingo dute. Ondoren,  10:15ean plazatik parrokiara udal korporazioak prozesioa egingo du eta 10:45ean Meza nagusia izango da. 12:00etan, sokamuturra izango da plazan eta 12:30ean emango zaio hasiera haurren danborradari. Arratsaldean, 16:30etatik aurrera, berriro sokamuturra izango da eta 23:15ean, bandera jaitsierako danborradari hasiera emango zaio. 00:00etan emango zaio bukaera 24 orduko danbor hotsei. 

 

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.26

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.26 2

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.26 1

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.26 3

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.27

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.27 1

 WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.27 3

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.28

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.29

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.30

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.31.30 1

WhatsApp Image 2023 01 20 at 02.33.40

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information