Guztira 30 talde, 1.500 pertsona baino gehiago izango dira ostiralean herriko kaleetan zehar herria danbor hotsekin betetzen: "Jendetza izango da beste behin danborraren bueltan kalejiran, eta ohi bezala, aniztasuna eta parte hartzea izango da nagusi. Heldu naiz gazte, emakume zein gizon… denentzako moduko festak izango dira aurtengoak ere", gaineratu zuen.
Berrikuntzei dagokionez, bat izango da nagusiki helduen danborradan. Kanta berria: Pantxoa eta Peioren ‘Batasuna’. San Sebastian bezperako eta banderaren jaitsierako bi danborradetan joko dute kanta danborradak plazan direla entzungo den azken kanta izango da.
Omenaldia eta karroza
Sansebastian bezperan, Ardozaleak taldeari omenaldia egingo zaio, danborradan irteten 50 urte betetzen zituztelako. Egun horretan, plaza danborjolez beteta dela jasoko dute oroigarria.
Sansebastian egunari dagokionez, berriz, umeak izango dira protagonista. Herriko txikienak ere danbor hotsez beteko dute herria. Baina omenaldi bat egiteko ere aprobetxatuko du Udalak: "Juan Antxieta Musika Eskolak 40. urteurrena ospatzen du. 40 urtez herriko haur eta helduan musikaz hezi ditu eta gure kaleak ere animatzen dituzte beren doinuekin. Polita iruditu zaigu musika protagonista duen festa honetan beraiek omentzea.", zehaztu zuen. Hori, haurren danborrada plazara iristean egingo da udaletxean.
Horretaz gain, aurten, bigarrengoz Aitor Exposito ari da karroza osatzen. Buru-belarri ari da karrozari azken ukituak ematen. Euskal Antzerki Topaketak izango da karrozaren gaia eta 40. urteurren ospakizuei keinu honekin eman nahi zaie bukaera.
Bi egunetan, hilaren 20 eta 22an sokamuturra ere izango da kalean.
Balkoitik ikusteko, zozketa
Duela zenbait urte jarri zen martxan herritarrek sansebastian bezperako bandera igoera udaletxetik ikusteko aukera, eta herritarren harrera ikusita. Aurten ere banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko aukera eskainiko du Udalak. Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan edo bietan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Asteazkena (10:00ak arte) dute horretarako aukera. Izena ematen dutenen artean 8 bikotek izango dute egun bakoitzean balkoira igotzeko aukera. Zozketan parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu eta izen abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.
Bukatzeko, bi ohar garrantzitsu aipatu nahi izan zituzten, alde batetik, herritarrei festak "aske bizi eta ingurukoak ere aske sentiarazteko" deia egin zuen alkateak eta Azpeitian erasoek ez dutela tarterik azpimarratu zuen; bestetik, berriz, Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak errespetua eskatu zuen: "Festetan batzuk gozatzeko, beste askori lana egitea tokatuko zaigu, eta lana egin behar duten horientzako errespetua eskatu nahi dut". Festetaz gozatzeko deiarekin amaitu zuten hitzartzea.