wrapper

Azpeitiko Gabonetako XI. erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte gaur, abenduak 29, Sanagustin kulturgunean. Sariak banatzeaz gain, aurten 25 urte bete dituzten Diart eta Urbistondo margoak dendei ere tokiko merkataritza txikiaren alde egindako lana eskertu eta errekonozitu diete. 

Gabon giroko erakusleiho lehiaketak baditu sarituak. Lau sari eta oroigarri bat banatu dituzte. Erakusleiho onenaren 600 euroko saria Mima etxeko osagarriak dendak irabazi du; bigarrena 400 eurokoa, Inar optikak eskuratu du; eta hirugarrena, 200 eurokoa, Arantxa haur denak.

Horretaz gain, herritarren saria ere banatu da. Horretarako Bertan Elkarteak parte hartzaileen erakusleihoetako argazkiak partekatu ditu lehiaketak irauten duen artean bere Facebook orrialdean, atsegin dut gehien jaso dituen saltokiak 200€ko saria jasoko du; NKN mutil modie denda izan da hain zuzen ere irabazlea. 

 

Diart eta Urbistondo Margoakek 25 urte

Sari banaketa ekitaldian, omenaldietarako tartea ere hartu dute. Hala, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari elkarteak 25, 50 edo 75 urte betezen dituzten dendei errekonozimendua egiteko abaitutako ibilbidearen baitan, Diart eta Urbistondo margoak dendak omendu dituzte. Aurten 25 urte bete dituzte, eta oroigarria eman diote herria bizi mantentzeko merkataritza txikiak egiten duten lan guztiagatik.

 

WhatsApp Image 2022 12 29 at 14.19.51 1

WhatsApp Image 2022 12 29 at 14.19.51 2

WhatsApp Image 2022 12 29 at 14.19.51 3

WhatsApp Image 2022 12 29 at 14.19.52

WhatsApp Image 2022 12 29 at 14.19.52 1

WhatsApp Image 2022 12 29 at 14.19.52 2

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information