wrapper

Datuen arabera, bost pertsonatik batek sexu-indarkeria motaren bat jasan du haurtzaroan. Haurtzaro edo nerabezaroan gertatutako sexu-abusuak salatzen dituzten pertsonen%78,8a neska edo emakumea izan ohi da. Sexu-abusuak gai konplexua dira, bereziki ezezaguna bere benetako dimentsioari dagokionez, eta eskura dagoen informazioa oso urria delako. Horregatik, azaroaren 25aren harira, gai hori lantzeko jardunaldiak antolatzea erabaki du Azpeitiko Udalak. "Alarmismorik sortu gabe, datuak aintzat hartuta errealitate hau plazaratu eta horrelako erasoak detektatzeko eta prebenitzeko baliagarri izatea da helburua", azaldu du Leire Goenaga Parekidetasun zinegotzi eta gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. Gaur aurkeztu dute jardunaldia; Goenagaz gain, Uxana Agirresarobe Parekidetasun teknikaria eta Jone de la Cruz Emakume Txokoko teknikaria izan dira aurkezpenean.

Azpeitiko Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko politiketan sakontzea du helburu. Horretarako, alde batetik, urte osoko dinamika osatzen du; bberdintasun politiken baitan, prebentzioan indarra jartzen dugu, bai hezkidetza programen bidez ikastetxeetan eta baita Emakume Txokoan, indarkeriari emakumeen ahalduntzean sakonduz ere. Horretaz gain, indarkeria matxista motaren bat jaso duten emakumeei zuzenduta babes zerbitzu eta sarea ere baditugu. Egoera gogor horien aurrean, ahalik eta informazio eta baliabide gehiena izan dezaten. "Jardunaldi hauek, udal mailan emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea dagokigu eta horiei erantzunez sortzen dira. Sexua Abusuak Haurtzaroan ezkutuan dagoen egiturazko arazoa da eta lanketa hori egiteko beharra ikusten zen. Jardunaldiak, sentsibilizazio eta prebentzioarako baliagarriak izango direlakoan antolatzen ditugu", adierazi du Goenagak aurkezpenean. 

Jardunaldiak hiru saio izango ditu,hiru saioetan ertz edo punta batetik egingo da gaiaren inguruko lanketa. Lehen saioa azaroaren 28an, datorren astelehenean, izango da eta Aitziber Bañuelos, Eraikiz elkarteko kidea izango da Azpeitian.  

Hilaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistaren nazioarteko eguna da. Egun horretan "gorputzen gaineko botere harremanak eta indarkeriak salatzen dira, hau da, emakume izateagatik jasotzen den biolentzia da salatzen dena, honek kontrola eta hainbat indarkeria dakarzkilako." Egiturazkoa den indarkeria hau emakume eta neskatilek sufritzen dute, eta funtzio sozial zehatz bat du: emakume zein neskatoak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea. Haurtzaroan pairatzen diren sexu-indarkeriak , indarkeria matxistaren barnean kokatzen ditugu eta horren ondorioz egiturazko izaera dutela aztertuko dugu Azpeitira datozen hizlari desberdinen bitartez", zehaztu du Agirresarobek. 

Haurtzaroan pairatzen den indarkeriaren oinarrian dauden botere harremanak modu integralean ulertzeko indarkeria matxistaren markoan kokatzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Datuek erakusten dute, egiturazkoa den indarkeria hau, hein handi batean emakume eta neskatilak sufritzen dutela. "eta funtzio sozial zehatz bat du: emakume zein neskatoak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea", gaineratu du. Biktimak adin txikikoak izateaz gain, datuen arabera, erasotzaileak gertuko pertsonak izan ohi dira:% 91 ezagunak eta % 64 familiako kideak. Horrek gaiaren konplexutasuna areagotu egiten du.

Hiru saio, hiru begirada

Hiru saio izango dira azarotik urtarrilera bitartean eta gaiaren hiru ertz edo erpin landuko dira, saio bakoitzeko bat. "Dena, ikuspegi feminista eta ahalduntzailetik", zehaztu du de la Cruzek. Jardunaldiak, Sexu abusuak haurtzaroan ikuspuntu feministatik. Ezkutuko errealitate matxistak izendatzen izenburua du.

Horren baitan, lehenengo saioa datorren astelehenean, azaroaren 28an izango da arratsaldeko 18:30ean, Basazabaleko 2. solairuko aretoan. Lehen saio hori, Haurtzaroan eta nerabezaroan ematen diren sexu abusuak ezagutzea eta ulertzea prebentziorako eta detekzio goiztiarrerako izenburupean gauzatuko da. Eraikiz elkarteko Aitziber Bañosek eskainiko du, eta, izenburuak dioen bezala, prebentziorako eta detekzio goizitarrerako klabeak eskainiko dituzte. Eraikiz elkartea, Gizarte langileen sarea da eta horrelako kasuetan esku-hartzen eskarmentu handia dute. Beraien lan esperientziatik, gai debseridak jorratzen dituzte jardunaldi eta espazio desberdinetan, jendartean kontzientzia eta hausnarketa bideratzeko. Horretaz gain pertsona eta kolektibo zaurgarrienen inklusioa bermatzeko baliabideak eskaini eta jendartean tratu onak eta kontsumo arduratsua txertatzeko lan egiten dute.

Bigarren saioa, abenduaren 19an izango da, leku eta ordu berean. Susanna Minguell-ek Sexu abusuak haurtzaroan: begirada sozial bat izenburupean eskainiko du hitzaldia. Susanna Minguellek. Haurtzaroko sexu abusuen inguruko ikastaroak eskaintzen ditu Ahalduntze Eskola feministatan. Bere saioen helburua, problematika hori politizatzea eta biktimak diren horiek sujetu aktibo bezala pertzibitzen laguntzea da. Hau da, abusu mota horiek biktima-biktimario logika horretatik haratago, bere izaera estrukturala azpimarratzea eta honen tratamendua guztiz morala problematizatzea dira.

Bukatzeko, urtarrilaren 30ean, Norma Vazquez etorriko da Haurtzaroan ematen den sexu indarkeria ikuspegi feministatik saioa eskaintzera. Sortzen aholkularitzako psikologoa da eta emakumeen aurkako indarkerian aditua. Indarkeria matxistaren barruko problematikak lantzen dituzten erakunde eta eragileei aholkularitza eskaintzen die. Ikuspegi feministatik, HSAk indarkeria matxistaren barruan kokatuko du, indarkeria mota honen helburu nagusia, gizon eta emakumeen arteko botere harremanak mantentzea delako.

Saioetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Emakume Txokoan, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.us helbidera idatzita edo 688 751 000 telefonora deituta edo idatzita. Lehen saiorako, ostirala bitartean izango da  izen emateko aukera; datozen saioetarako aurrerago ere izango da horretarako aukera. .

De la Cruz-ek herritarra animatu nahi izan ditu parte hartzera: "Hiru erpin eta ertzei dagokionez, herritar oro, profesionalak, haur eta gazteengandik gertu daudenak, ... animatu nahi zaituztegu parte hartzera, denon ardura delako problematika honi aurre hartzea". 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information