wrapper

49 urtez ixilik eta txukun-txukun gordeta izan da San Martin egoitzako erloju zaharra. Eraikin berria egiterakoan kendu eta tentu handiz, piezaz pieza desmuntatu eta jaso zuen norbaitek. Ondare publikoa, zaharberritu, martxan jarri eta ikusgai jartzeko asmoa du Azpeitiko Udalak. Yeregi elkarteak zaharberrituko du erlojua sei bat hilabetean.

Ondare publikoari bere balioa eman eta berreskuratzeko helburuz, Azpeitiko Udalak, Yeregi elkartearekin elkarlanean, San Martindik duela mende erdi inguru kendu zer erjolua berreskuratu, zaharberritu eta ikusgai jarriko du. Duela 49 urte ingurutik San Martinen bertan, desmuntatuta gordea zen. “Norbaitek, pazientzia eta mimo handiz desmuntatu zuen piezaz pieza eta pizea guztiak egoki gordeta zituen. Hori egin zuena eskertu nahi dugu, ez baita ohikoa erloju zaharrak horrelako ondo gordeta aurkitzea”, adierazi du Xabier Yegeri elkarteko kideak.

Agustin Lizarralde Turismo zinegotziak herriko ondarea jarri nahi izan du balioan: “Ondare aberatsa duen herria da Azpeitia. Eta erloju honek erakusten digu, gordetako edo ezkutuan dagoen altxorrak ere baditugula oraindik”. Bide horretan, herriko ondarea azpeitiarrek zein bisitarik ezagutu zein ikusteko moduan izateko lanean jarraituko dutela berretsi du: “Azken urteotan adibidez, Basazabal jauregia berritu dugu eta beste hainbat ondare ere jarri dugu balioan, bide beretik segituko dugu lanean”, azaldu du.

Erlojua 1815ean Juan Sugastik egindakoa da, eta eskualdean aurkitu daitekeen erlojurik zaharrena da. Egile berak, 1851n, Cadizko (Espainia) katedraleko erlojua egin zuen. Beraz, ez dirudi nolanahiko erlojugilea zenik. “Erlojuak berezitasun batzuk ditu, orratza adibidez, berezia da eta egilearen estiloa markatzen du. Horretaz gain, erlojuak berak apaingarri zainduak ditu. Horrek erakusten du egileak duen maila”, adierazi du Yeregik.

Inbasiorik gabeko zaharberritzea egingo dute. Lehenik martxan jarriko dute erlojuaren benetako egoera zein den ikusteko. Ondoren, desmuntatu, garbitu eta analisi tekniko eta arkeologikoak egingo dituzte. Erlojua aztertzean jakingo dute erlojua egin zen garaian zegoen jakintza teknikoa eta egilearen abilidadea zenbatekoa zen. “Altxor bat da erloju hau”, dio pozik.

Yeregi izango da lanak gidatuko dituena, baina laguntzaile izango ditu Tomas Bergara, Juan Mari Elosua eta Bego Arruti. Herritarren batek eskuren bat bota edo bere jakintzatik ekarpena egin nahiko balu ere, irekita daude. Horretarako udalarekin harremanetan jarri (943 15 72 00) eta interesaren berri ematea besterik ez luke. Aurrera begira, abenduan, hitzaldi bat antolatzeko asmoa dute eta, aurrerago, asmoa da ikastetxeei erlojua ezagutzeko bisitak egiteko aukera eskaintzea.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information