wrapper

Gaur, astelehena, herriko soinu sortzaileek eta musikariek izango dute azpiegitura berria ezagutzeko eta bertako funtzionamenduaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera. Asteazkenean, herritar orok izango du espazioa ezagutzeko aukera. 19:00etan izango da hitzordua bi egunetan.

Soreasuko lehen solairuan kokatuko den Soinuaren Eremua prest da herriko soinu sortzaileak hartzeko. Soinuaren eremua abiatzearekin batera, kultur mugimenduak eta udalak adostutako kultur sorkuntzarako eremu guztiak martxan izango dira. Soinuaren eremua ezagutzeko bi hitzordu jarri dira datorren asterako: lehena astelehenean izango da, herriko soinu sortzaile eta musikarientzako. Asteazkenean izango da bigarrena eta herritar orok izango du espazio berria ezagutzeko aukera. Asteleheneko bisitarako Kulturaz kooperatibaren bidez herriko sortzaile eta taldeei gonbidapena egin zaie. Bisita horien helburua herritarrek gunea ezagutu eta bere egitea da; herritarrentzako azpiegitura eta espazioa berria izanik bere erabilera sustatzeko.


Dinamoa sormen gunea osatzera datorrela soinuaren eremua adierazi du Eneritz Albizu Kultur batzordeburuak: “Herri mugimenduaren eskaerei erantzuteko eta Kultur Mahaiak horrela proposatuta sortu genuen Dinamoa Sormen gunea. Abian jarri genuenetik kultur disziplina desberdinetako sortzaileentzako erreferente da. Soinuaren eremua, orain artean, espazio propiorik gabe genuen, eta orain arte egindako lan guztia osatzera dator soinuaren eremua”. Bide lagun den Kulturaz kooperatiba ere eskertu nahi izan du: “Beraiei esker, ikasten, moldatzen eta hobetzen ari da esperientzia hau. Bide horretan, ilusio handia egiten digu soinuaren eremuarekin lanean hasteak”.


Soinuaren eremuak 300,47 metro koadro izango ditu eta 521.847,08€ko inberstioa egin du udalak Soreasuko Dinamoko lehen solairua horretara egokitzeko. Bi soinu gela, teknika gelak, soinu atelierra, bideo laborategia, biltegia eta hiru gela balioanitz ditu, besteak beste, beharrezko ekipamenduarekin.


2019tik beste eremuak martxan
2019ko uztailera bitartean egindako obren bidez, hitzaren, gorputzaren eta irudiaren eremuak egokitu zituen udalak, eta gaur egun martxa onean funtzionatzen dute. Orduan, bigarren fase baterako geratu zen soinuaren eremua, eta udazkenetik hura egokitzeko lanetan ari dira.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information