wrapper

Azpeitiko Udalak azken urteotan energiaren trantsizioan sakontzeko helburuz, eraikin publikoen efizientzia energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarrien ezarpena bultzatzeko helburuz azterketa desberdinak egin ditu. Azterketa horien ondorioz, hainbat erakinetan plaka fotovoltaikoak jartzen hasia da, autokontsumorako pausoa eman asmoz. Bide horretan, energiaren inguruan egindako azterketa eta lanketen baitan, iaz udaletxeko eraikinean jarri ziren plaka fotovoltaikoak, eraikinean kontsumitzen den energia sortzeko. Obra horiek egiteko IDAE-ren (Instituto para la diversificación y ahorro de la Energía) laguntzak eskatu zituen, eta eman egin diote. 149.465 euro bideratu ditu Udaletxeko eraikinean energia berriztagarriak instalatzeko, eguzki-sorgailu fotovoltaikoaren bidez. Kopuru horren ia % 50a, 74.728€ IDAEk (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa-FEDER) diruz lagundu du, Karbonoaren Beheko Ekonomiarako emandako diru-laguntzarekin.


Udaletxeko teilatuan 129 eguzki-panel fotovoltaiko instalatu ziren iazko uztailean. 2021ko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean, udaletxeko eraikinak 109.430 KWh kontsumitu ditu, eta horietatik 49,736 Kwh plaka fotovoltaikoetatik jasotakoak izan dira; plakak jartzean aurreikusitako potentzia sortu du. Beraz, udaletxean kontsumitu den argindarraren %45,45a lortu da energia berriztagarri horren bidez. Guzti horrekin aurreztutako berotegi efektuko gasen ixuria 15,80 TnCO2/urteko da eta udaletxeko eraikinren kalifikazio energetikoa hobetu da, D mailatik C mailara pasatuz.

Azoka plaza eta Soreasun ere bai
Energia berriztagarriak eraikin publikoetan ezartzeko helburuaren baitan, Azpeitiko Udalak Azoka Plazako teilatuan eta Soreasun plakak ezartzeko proiektuak ere eginak ditu; baita laguntzak eskatuta ere. Bide horretan, duela egun gutxi jakin du azoka plazarako eta Soreasuko eraikinerako egindako proiektuak diru-laguntza jasoko dutela.

Efizientzia energetikoa bultzatzeko helburuz, herri osoko argiteria LED argietara pasatzeko proiektua ere egina du. 766.000€ko aurrekontua du eta diru-laguntza eskatzeko epea zabaltzeko zain dago udala.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information