wrapper

550.000€ko dirulaguntza lerroan laguntzak eskatzeko azken eguna urriaren 31 izango da. Eskaerak Azpeitiko Udalean, Azpeitia Berritzenen bidez edo online eska daitezke. Aurtengoan bereziki garraiorariak, TIcketBai ezartzeko establezimenduak enpresa txikiak, azpeitiarren kontratazioak eta Alde Zaharreko lokalean jardueraren bat ezartzea lagunduko dira diruz, ohiko digitalizazio, lehiakortasun inbertsio, Berdintasun Plan eta bestelakoekin batera. 

2022ko Sustapen Ekonomikorako laguntzak abian ditu Udalak ekainetik. Aurtengoan aurreikusitako diru kopurua handitzeaz gain, ezegonkortasun eta prezioen gora-beherek eragin dien sektoreak identifikatu eta horientzako laguntzak zehaztu ditu udalak. Aurtengoan, zehazki, eraikuntzako enpresa txikiak eta garraiolariak laguntzeko lineak jarri ditugu abian. Horretaz gain, herriko enpresek azpeitiar langabetuak kontratatzea diruz laguntzen jarraituko da; bereziki lagunduko ditugu 45 urtetik gorakoen eta emakumeen kontratazioak.

Laguntzetan sektoreen oreka mantentzea bilatzen bada ere industriak herrian eta eskualdean duen garrantzia nabarmendu du: Industria da ekonomiaren indargune eta motorra. Horregatik, bideratzen da laguntzaren kopuru garrantzitsu bat horretarako. Zehazki, 310.000€ bideratzen dira.

Ohiko lau lerroak lagunduko dira diruz:

1. Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak. 100.000 euro
2. Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko gremioei eta garraiolariei bideraturiko laguntzak. 310.000 euro
3. Ekintzailetasuna sustatu, bereziki gizarte ekono - mian eta izaera estrategikoa duten jardueretan. 65.000 euro
4. Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak. 75.000 euro

 

Enpresa txiki eta garraiolarientzat laguntzak

Proiektu berritzaileak sustatu digitalizaziorako pausoak erraztu, ticket bai sitemaren ezartzea lagundu (euskarazko ezarpena bereziki) edo eskualdaketak edo negozio berri lehiakorrak sortzeko helbururuz lerro berriak jarri ditu udalak aurten abian. 

Orain artean industria enpresei bideratutako laguntzez gain, aurtengoan eraikuntzako enpresa txikieentzako laguntzak ere jarri dira kontzeptu berdinak laguntzeko. Horretaz gain, erregaien prezioen igoerak garraiolarien ekonomian izan duen eraginaren jakitun, sektore horrentzako laguntza gehigarri bat ere jarri dute. Urtarriletik ekainera 5.000€tik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariei 1.500€ ko dirulaguntza emango zaie.

Laguntzen xehetasunak

1. ZERBITZU SEKTOREKO ETA LEHEN SEKTOREKO JARDUERAK INDARTZEKO DIRULAGUNTZAK.100.000€
Helburua da sektore horietako jarduerak indartzea eta berriak sortzea da. Honako hauek dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:

 

a) Zerbitzuen sektorean eta lehen sektorean lehiakortasuna sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea. Diruz lagunduko dira, bertako produktuen kontsumoa; digitalizazioa eta Ticker Bai sistemaren ahokularitza eta ezarpena; euskaraz ezartzen den kasuetan, ginera dirulaguntza gehigarria jasoko du
b) Lehen sektorea ezartzea, eraberritzea edo finkatzea. Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumeneko jasangarritasuna hobetzeko jarduerak sustatu, baita nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak bultzatzeko jarduerak ere.
c) Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak abiatzea, merkatu azterketak eta eskualdatzeak egitea.
d) Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduera berrien lokalen alokairua.
e) Alde Zaharreko eremuan hutsik dagoen lokala martxan jartzeagatik lokalaren alokairua diruz lagunduko da, lokala martxan jarri eta bost urtez.
f) Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoaren arloko laguntzak (diagnostiko eta auditoritzak egitea, kontsumoa jaisteko eta energia berriztagarriak ezartzeko egindako inbertsioak).

2- INDUSTRIA PROIEKTU ESTRATEGIKO EDO BERRITZAILEAK, ERAIKUNTZA SEKTOREKO GREMIOEI ETA GARRAIOLARIEI BIDERATUTAKO LAGUNTZAK.310.000€
Azpeitian industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko ekintzak eta garraiolari sektoreko autonomoak bultzatu nehi dira lerro honen bidez. . Honako hauek dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:

 

a) 49 langile edo gutxiagoko enpresetarako industria proiektu estrategikoak, berrikuntzakoak eta digitalizazioa exekutatzea eta garatzea. Proiektu berritzaileak eta estrategikoak, enplegua sortuko dutenak; digitalizazioa, ikerketa, berrikuntza edota garapenekoak; eskualdeko ekonomia-ehuna dibertsifikatzeko balio dutenak
b) Instalazioak egokitzeko eta erosteko edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak ezartzeko inbertsioak egitea, 49 langile edo gutxiagoko enpresentzat.
c) Industria jarduera berriak modu finkoan Azpeitiko udalerrian kokatzea, gutxienez 20 langileko jardueratan.
d) Genero berdintasuna bultzatuko duten neurriak ezartzea, berdintasun-planak eginda eta instalazioak egokitzeko inbertsio zehatzak bideratuta.
e) Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoaren arloko inbertsioak egitea: - Diagnostikoak eta auditoriak egitea, 49 langile edo gutxiago enpresetan
f) Eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainen (elektrikariak, arotzak, iturginak, margolariak...) lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak: - Sektorearen digitalizazioa bultzatzeko; instalazioak egokitzeko eta erosteko inbertsioak, baita ekipamenduetan egindako inbertsioak (makinaria, tresneria, lokalen handitzea edo egokitzapenak ere). - Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoaren arloko inbertsioak.
g) Garraiolarien sektoreko autonomoei eta 20 langiletik beherako enpresei bideratutako laguntza: Azken hilabeteetan gasolinaren prezioak izan duen igoera handia dela eta, urtarriletik ekainera bitartean 5.000 eurotik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariei 1.500€ ko dirulaguntza emango zaie.

 

3- EKINTZAILETASUNA SUSTATZEA, BEREZIKI GIZARTE EKONOMIAN ETA IZAERA ESTRATEGIKOA EDO BERRITZAILEA DUTEN JARDUERETAN.65.000€
Bereziki, honako sektore hauetan enplegua sortzeko helburua dute: gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan. Autonomo eta ekintzaile berriek 3.000 euroko dirulaguntza jasoko dute. Dirulaguntza honetarako, honako hauek soilik hartuko dira ontzat: lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitarioko kooperatibak eta lan sozietateak. Ezaugarri horiek dituzten enpresek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute. Baldintzak: Enpresa berria sortu duen edo sortuko duen pertsona langabezian egotea eta Azpeitian erroldatua egotea, enpresa eratzerakoan.

 

4- LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEN KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK.75.000€
Zerbitzuen sektorean, merkataritzan zein ostalaritzan, lehen sektorean eta industriaren sektorean eginiko kontratazioak lagunduko dira.

 

• Langabezian dauden pertsonen kontratazioa, aldi baterako kontratuak eta mugagabeak, lanaldi osokoak zein lanaldiaren zati batekoak. Kontratu mugagabeak dirulaguntza kopuru handiagoa izango du.
• Aldi baterako kontratua amaitu ondorengo kontratazioa, kontratu mugagabeak, lanaldi osokoak zein lanaldiaren zati batekoak.
• Formakuntza eta praktiketako kontratuak %25 gutxiago lagunduko dira.
• 45 urtetik gorako pertsona kontratatzen bada, kontratazioak %25 gehiagoko laguntza izango du.
• Industria sektorean emakumea kontratatzen bada, kontratazioak %25 gehiagoko laguntza izango du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information