wrapper

Uztailaren 30eko 12:00ak iristeko gogoz daude Atzegiko kideak. Saninaziotako txupinazoaren momentua berezia izan ohi da azpeitiar askorentzat, eta, aurten, bereziki gogoangarria izango da Atzegi osatzen duten guztientzat

Bi urteko hutsunearen ostean, inklusioari eta aukera berdintasunaren aldeko aldarria izango da txupinazoa. 60 urte baino gehiagoan desgaitasun intelektuala duten herritarren eskubideen alde bidea egin dutenetakoa da Atzegi elkartea, eta Azpeitiko Udalak egindako lana errekonozitu eta eskertu nahi die taldean era batera edo bestera parte hartu duten eta hartzen duten guztiei.

Gaur egun inklusioa ahoz aho darabilkigun hitza da, baina urte luzez bidea urratu duten herritarrei esker da inklusioa errealitate. Duela sei hamarkada desgaitasun intelektuala zuten haurren eskolaratzearen alde elkartzen hasi ziren, batez ere, amak. Eta eskubide hori lortuta, beste hamaika oztopo gainditu behar izan dituzte gaur egungo egoerara iristi bitartean. Asko egin bada ere, asko dago oraindik ere egiteko. Urte guzti horietan, eskubideen errebindikazioaz gain, ordea, herria sentsibilizatzeko eta lan handia ere egin dute.

Keinu honekin, plaza herritarrez gainezka den unean Azpeitia denontzat dela aldarrikatuko da.