wrapper

Maiatzaren 12an aurkeztutako babes sozial eta ekonomikorako neurrien baitan, gaur, Azpeitiko Ekonomiaren Sustapenerako laguntzak aurkeztu dituzte Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Ogasun Zinegotziak. Plan horren baitan 2022ko aurrekontuetan aurreikusi baino 150.000€ gehiago bideratu ditu udalak. Hala, 450.000€ bideratuko dira aurtengoan dirulaguntza horretara.Bizi dugun egoera desegonkorrari ernatzun asmoz, aurtengorako hainbat kontzeptu berri zehaztu dituzte; halanola, gremio txikientzako eta gremio txikientzako laguntza berriak sortu dituzte. Eta Alde Zaharreko lokal hutsetan jarduera ezartzen dutenei alokairua ordaintzeko laguntza emango zaie, 5 urtez, besteak beste. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 31ra arte izango da zabalik. 

 

Gizarte beharrekin batera ekonomia sustatzeko laguntzak dira Azpeitiko Udalaren babes sozial eta ekonomikorako 11 neurrien ardatz naguasiak. Hala adierazi dute gaur Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Leire Goenaga Ogasun batzordeburuak.Sustapen ekonomikorako laguntzetarako 300.000€ aurreikusi zituzten iazko abenduan onartutako aurrekontuetan; gaur 450.000€ko dirulaguntzak aurkeztu dituzte. Egoerak horrela eskatzen duela ikusita, kreditu aldaketa bidez diru gehigarria bideratu eta egoerara  egokitu dituzte. 


"Azpeitiko Udalarentzat lehentasunezkoa da herritarren beharrei erantzutea; etorkizuneko prespektiba galdu gabe, unean-unean bizi dugun egoera identifikatu, horrek herrian sortzen dituen zailtasun desberdinak detektatu eta horiei ernatzuteko neurriak hartzea", adierazi du Alkortak. Hilabete gutxian, "gauzak asko aldatu" direla adierazi du: "Ezegorkortasuna, lehengaiak eskuratzeko zailtasunak eta horien prezioen igoerak gure egunerokoan eragin du; eta baita ehun ekonomikoarena ere. Horregatik, Sustapen ekonomikorako laguntzak indartzea erabaki dugu", zehaztu du. 

Diru kopurua handitzeaz gain, egoera honek zuzenean eragin dien sektoreak identifikatu eta horientzako laguntzak ere zehaztu dituzte. "Aurtengoan, zehazki, eraikuntzako enpresa txikiak eta garraiolariak laguntzeko lineak jarri ditugu abian. Horretaz gain, herriko enpresek azpeitiar langabetuak kontratatzea diruz laguntzen jarraituko dugu; bereziki lagunduko ditugu 45 urtetik gorakoen eta emakumeen kontratazioak. Izan ere, maiatzeko langabezia %7,3koa izan bada ere, datuari lupa jartzen badiogu aipatutako bi herritar talde horietan daude bereziki langabetuak". Datu xehe bat ere eman du: gizonezkoen langabezia %5, X ekoa da eta emakumeena 9,5ekoa. 


Laguntzetan sektoreen oreka mantentzea bilatzen bada ere industriak herrian eta eskualdean duen garrantzia nabarmendu du: "Industria da gure ekonomiaren indargune eta motorra. Horregatik, bideratzen da laguntzaren kopuru garrantzitsu bat horretrako". Zehazki, 310.000€ bideratzen dira.

Ohiko lau lerroak lagunduko dira diruz: 

1.  Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak. 100.000 euro
2. Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko gremioei eta garraiolariei bideraturiko laguntzak. 310.000 euro
3. Ekintzailetasuna sustatu, bereziki gizarte ekono - mian eta izaera estrategikoa duten jardueretan. 65.000 euro
4. Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak. 75.000 euro

 

Enpresa txiki eta garraiolarientzat laguntzak


Ohiko lerroak jarri badira ere abian, hainbat berrikuntza aipatu nahi izan ditu Goenagak. "Sektore desberdinetako helburu berdinei erantzuteko helburuz daude lerro desberdinak. Hala, inbertsiotarako, trantsizio energetikorako inbertsio, azterketa edo efizientzia hobetzekoak egiteko, berdintasun planak egiteko edo digitalizaziorako laguntza desberdinak ditugu sektore guztientzako", azaldu du. Proiektu berritzaileak sustatu digitalizaziorako pausoak erraztu, ticket bai sitemaren ezartzea lagundu (euskarazko ezarpena bereziki) edo eskualdaketakedo negozio berri lehiakorrak sortzea da helburu.

Orain artean industria enpresei bideratutako laguntzez gain, aurtengoan eraikuntzako enpresa txikieentzako laguntzak ere jarri dira kontzeptu berdinak laguntzeko. Horretaz gain, erregaien prezioen igoerak garraiolarien ekonomian izan duen eraginaren jakitun, sektore horrentzako laguntza gehigarri bat ere jarri dute. Urtarriletik ekainera 5.000€tik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariei 1.500€ ko dirulaguntza emango zaie. 

Laguntzen xehetasunak


1. ZERBITZU SEKTOREKO ETA LEHEN SEKTOREKO JARDUERAK INDARTZEKO DIRULAGUNTZAK.100.000€
Helburua da sektore horietako jarduerak indartzea eta berriak sortzea da. Honako hauek dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:


a) Zerbitzuen sektorean eta lehen sektorean lehiakortasuna sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea. Diruz lagunduko dira, bertako produktuen kontsumoa; digitalizazioa eta Ticker Bai sistemaren ahokularitza eta ezarpena; euskaraz ezartzen den kasuetan, ginera dirulaguntza gehigarria jasoko du
b) Lehen sektorea ezartzea, eraberritzea edo finkatzea. Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumeneko jasangarritasuna hobetzeko jarduerak sustatu, baita nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak bultzatzeko jarduerak ere.
c) Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak abiatzea, merkatu azterketak eta eskualdatzeak egitea.
d) Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduera berrien lokalen alokairua.
e) Alde Zaharreko eremuan hutsik dagoen lokala martxan jartzeagatik lokalaren alokairua diruz lagunduko da, lokala martxan jarri eta bost urtez.
f) Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoaren arloko laguntzak (diagnostiko eta auditoritzak egitea, kontsumoa jaisteko eta energia berriztagarriak ezartzeko egindako inbertsioak).

INDUSTRIA PROIEKTU ESTRATEGIKO EDO BERRITZAILEAK, ERAIKUNTZA SEKTOREKO GREMIOEI ETA GARRAIOLARIEI BIDERATUTAKO LAGUNTZAK.310.000€
Azpeitian industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko ekintzak eta garraiolari sektoreko autonomoak bultzatu nehi dira lerro honen bidez. . Honako hauek dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:


a) 49 langile edo gutxiagoko enpresetarako industria proiektu estrategikoak, berrikuntzakoak eta digitalizazioa exekutatzea eta garatzea. Proiektu berritzaileak eta estrategikoak, enplegua sortuko dutenak; digitalizazioa, ikerketa, berrikuntza edota garapenekoak; eskualdeko ekonomia-ehuna dibertsifikatzeko balio dutenak
b) Instalazioak egokitzeko eta erosteko edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak ezartzeko inbertsioak egitea, 49 langile edo gutxiagoko enpresentzat.
c) Industria jarduera berriak modu finkoan Azpeitiko udalerrian kokatzea, gutxienez 20 langileko jardueratan.
d) Genero berdintasuna bultzatuko duten neurriak ezartzea, berdintasun-planak eginda eta instalazioak egokitzeko inbertsio zehatzak bideratuta.
e) Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoaren arloko inbertsioak egitea: - Diagnostikoak eta auditoriak egitea, 49 langile edo gutxiago enpresetan
f) Eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainen (elektrikariak, arotzak, iturginak, margolariak...) lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak: - Sektorearen digitalizazioa bultzatzeko; instalazioak egokitzeko eta erosteko inbertsioak, baita ekipamenduetan egindako inbertsioak (makinaria, tresneria, lokalen handitzea edo egokitzapenak ere). - Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoaren arloko inbertsioak.
g) Garraiolarien sektoreko autonomoei eta 20 langiletik beherako enpresei bideratutako laguntza: Azken hilabeteetan gasolinaren prezioak izan duen igoera handia dela eta, urtarriletik ekainera bitartean 5.000 eurotik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariei 1.500€ ko dirulaguntza emango zaie. 


EKINTZAILETASUNA SUSTATZEA, BEREZIKI GIZARTE EKONOMIAN ETA IZAERA ESTRATEGIKOA EDO BERRITZAILEA DUTEN JARDUERETAN.65.000€
Bereziki, honako sektore hauetan enplegua sortzeko helburua dute: gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan. Autonomo eta ekintzaile berriek 3.000 euroko dirulaguntza jasoko dute. Dirulaguntza honetarako, honako hauek soilik hartuko dira ontzat: lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitarioko kooperatibak eta lan sozietateak. Ezaugarri horiek dituzten enpresek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute. Baldintzak: Enpresa berria sortu duen edo sortuko duen pertsona langabezian egotea eta Azpeitian erroldatua egotea, enpresa eratzerakoan.


LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEN KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK.75.000€
Zerbitzuen sektorean, merkataritzan zein ostalaritzan, lehen sektorean eta industriaren sektorean eginiko kontratazioak lagunduko dira.


• Langabezian dauden pertsonen kontratazioa, aldi baterako kontratuak eta mugagabeak, lanaldi osokoak zein lanaldiaren zati batekoak. Kontratu mugagabeak dirulaguntza kopuru handiagoa izango du.
• Aldi baterako kontratua amaitu ondorengo kontratazioa, kontratu mugagabeak, lanaldi osokoak zein lanaldiaren zati batekoak.
• Formakuntza eta praktiketako kontratuak %25 gutxiago lagunduko dira.
• 45 urtetik gorako pertsona kontratatzen bada, kontratazioak %25 gehiagoko laguntza izango du.
• Industria sektorean emakumea kontratatzen bada, kontratazioak %25 gehiagoko laguntza izango du.