wrapper

Ekainaren 30era arte eska daiteke dirulaguntza eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eginda. Diru laguntza orokorra 500€koa izango da, gehienezkoa ekarpenaren %50a izanik. Egoera ekonomiko zailean dauden herritarrentzako laguntza handiagoa izango da, gehienez ere 1.000€koa.

 'Abian da Azpeitiko Udalak Ekindarreko bazkideak laguntzeko dirulaguntza deialdia. Laguntza lerro horren bidez, Azpeitiko Udalak Ekindarren bidez,trantsizio energetikorako pausoa eman eta herrian bertan sortutako energia kontsumitzeko apustua egin duten herritarrak lagundu nahi ditu diruz.

Diru laguntza orokorra 500€koa izango da, gehienezkoa ekarpenaren %50a izango da. Egoera ekonomiko zailean dauden herritarrentzako laguntza handiagoa emango da gehienez ere 1.000€koa izannik kopurua.

Deialdia dagoeneko abian da, eta bazkideek ekainaren 30a bitartean izango dute eskaera egiteko epea. Eskaerak udaletxeko lehen solairuan, Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaera orriarekin eta beharrezko dokumentazioarekin. HAZaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30era eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara izango da. Eskabidea, modu elektronikoan ere egin daiteke udal webguneko zerbitzu eta tramiteak atalaren bidez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: bazkidearen NANaren kopia; kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen ziurtagiria eta Ekindarreko bazkide ziurtagiria (kontratua sinatzean jasotakoa).

 

Oraindik egin zaitezke bazkide

Ekindarreko bazkidetza aurrera doa. Dagoeneko 450 bazkide ditu herritarren energia kooperatibak; baina beste 100 bat familiarentzat ere lekua dago. Horregatik, azken bazkide horiek lortzeko irekita da Goikokale 2 zenbakiko bulegoa, herritarrei bazkidetzaren inguruko xehetasunak azaldu eta tramitazioan laguntzeko.

Bulegoa, astelehenetik ostiralera goizero izango da irekita 10:00etatik 13:00etara bitartean. Arratsaldez, berriz, astelehen eta asteazkenetan irekiko da 16:00etik 18:30etara. Bazkide egin nahi dutenek bulegoaren bitartez edo internet bitartez www.ekindar.eus webgunean eskatu dezakete txosten pertsonalizatua.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information