wrapper

‘Mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan’ ikastaroa eskaintzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak.

Ikastaro horren eskaeraren jakitun, udalak urteak daramatza herrian formazio hori eskaintzen. Hala, martxoan bukatu berri du talde baten formazioa eta itxaron zerrenda dagoela aintzat hartuta, apirilean beste talde batek hasi du ikastaroa. Azken ikastaro honetan 15 lagun ari dira formazioa jasotzen. 

Azpeitiko Udalak Zabaltzen Sartu elkartearekin lankidetzan eskaintzen du ikastaroa. Ikastaroa, zaintza lanetan aritzen diren eta ikastaroa egin nahi dutenei egokitutako ordutegian eskaintzen da Basazabal jauregian. Ikastaroa amaitzean, Lanbidek homologatutako Zaintza lanetarako Arreta Soziosanitario ziurtagiria lortuko dute. Ikastaroak 370 orduko iraupena du eta teoriaz gain praktikaldia ere egin behar izaten dute parte hartzaileek.

“Zaintza lanetan ari direnei formazio homologatua eskaintzea garrantzitsua da guretzat. Bide horretan, lanbide hori duindu eta lan baldintzak hobetzeko aukera eskaintzen zaielako arlo horretako langileei”, adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. Sektore feminizatua dela ere azpimarratu nahi izan du: “Azpeitian emakume langabetuen portzentaia gizonezkoena baino altuagoa da, eta orokorrean, diru sarrerak ere baxuagoak izan ohi dira. Formazioa eskainiz, parte hartzaileei bizi kalitate hobeagorako aukera eskaini nahi diegu”.

Online eta moduloka
Presentzialki ikastaroa egin ezin dutenentzat online bidez ikastaroa egiteko aukera ere zabaldu da. Ikastaroa modulokoa antolatuta dago eta aukera dago izena eman eta azterketak prestatzeko. Lehen modulua egiteko izen ematea zabalik dago eta maiatzaren 16tik ekainaren 7a bitartean eskainiko da. Moduluak banaka eta jarraian eskainiko dira. Informazio gehiagorako edo inskripzioa egiteko 646345355, 943741495 edo 94620044 telefonoetara deitu daiteke.

Ikastaroak doan izango dira partehartzaileentzat.